Mantxa
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Espainiako eskualdeari buruzkoa da; itsasoa gaitzat duena beste hau da: Mantxako kanala
Mantxa[1] (La Mancha gaztelaniaz) Gaztela-Mantxa autonomia erkidegoan dagoen eskualdea da. Alabacete, Ciudad Real, Cuenca eta Toledoko probintzien artean banatzen da.
Guztira 30.000 km² azalera du[2] ekialdetik mendebalera 300 km eta iparraldetik hegoaldera 180 km izanik. Iberiar penintsulako goi-ordoki eta eskualde naturalik zabalena da, Mesetaren hego-ekialdeko muturra osatuz.
Miguel de Cervantesen Kixotea eleberriak, eskualde honetan gertatzen den abenturak azaltzen dituena, ospea eman zion.
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau Gaztela-Mantxako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |