Ansikte mot ansikte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskaldunaa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:10, 16 iraila 2016
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Ansikte mot ansikte (euskaraz Aurrez Aurre) 1976ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Liv Ullmann, Erland Josephson, Gunnar Björnstrand, Aino Taube eta Kristina Adolphson aktoreek antzeztu zuten.

Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Liv Ullmann) eta Zuzendari onenaren Oscar Sariaren (Ingmar Bergman) izendapenak jaso zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jenny Isaksson doktorea (Liv Ullmann) lanbidez psikiatra da eta beste psikiatra batekin ezkondua dago (Sven Lindberg). Biak alaba nerabe baten (Helene Friberg) gurasoak dira eta euren lanetan arrakasta duten senar-emazteak dira, baina senarra eta alaba etxetik kanpo dauden aldi batean Jenny piskanaka-piskanaka krisialdi batean barneratuko da. Ezinegona sortarazten dioten iraganeko irudi eta emozioek jarraitzen dute, eta azkenik, emazte, mediku eta pertsona gisa mentalki gainezka egiten hasiko da.

Aktoreak

Gainontzekoak

Kanpo loturak