Liv Ullmann
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Liv Johanne Ullmann | |
| Jaio | 1938ko abenduaren 16a | |
| Tokio (Japonia) | ||
| Sariak | Donostia Saria Urrezko Globoa |
|
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Liv Johanne Ullmann (Tokio, Japonia, 1938ko abenduaren 16a) aktore eta zinema zuzendari norvegiarra da. Ingmar Bergman zuzendari suediarrak eduki zituen musa horien artean egon zen. Halaber, Urrezko Globoa (1972) eta Donostia Saria (2007) jaso izan ditu, besteak beste.
Bizitzako lehenengo urteak Trondheimen (Norvegia) igaro zituen, baina Kanadara joan zen familiarekin Bigarren Mundu Gerran. Miamin (Florida) bizi da.
Eduki-taula |
[aldatu] Filmografia hautatua
[aldatu] Aktore moduan
- 1962 Tonny.
- 1966 Persona.
- 1968 Skammen ("Lotsa").
- 1968 Vargtimmen ("Otsoaren ordua").
- 1969 En Passion ("Pasioa").
- 1971 Utvandrarna ("Etorkinak").
- 1972 Viskningar och rop ("Oihuak eta xuxurlak").
- 1972 Pope Joan ("Jone Ama Santua").
- 1973 Scener ur ett äktenskap ("Ezkontideen arteko eszenak").
- 1973 40 Carats ("40 kilate").
- 1973 Lost Horizon ("Ortzemuga galdua").
- 1976 Ansikte mot ansikte ("Aurrez aurre").
- 1977 Ormens ägg/Das Schlangenei/The Serpent's Egg ("Sugearen arrautza").
- 1977 Bridge Too Far ("Zubi urrutiegia").
- 1978 Höstsonaten ("Udazkeneko sonata").
- 1980 Richard's Things ("Richarden gauzak").
- 1987 Mosca addio ("Agur Mosku").
- 1991 Mindwalk ("Buruaren bideak").
- 1992 Oxen ("Idia").
- 1994 Drømspel ("Ametsaren jokoa").
- 2003 Saraband
- 2006 Den danske dikteren ("Poeta daniarra"; ahotsa)
- 2008 I et speil, i en gåte ("Ispiluaren zehar, ilunean").
[aldatu] Zuzendari moduan
- 1992 Sofie.
- 1995 Kristin Lavransdatter.
- 1996 Enskilda samtal ("Aitorpen pribatuak").
- 2000 Trolösa ("Desleiala").
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez)Liv Ullmanni buruzko artikuluak ("The NY Times").
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Aipamena Zinemaldiko webgunean