Antioko VI.a Dioniso
Wikipedia(e)tik
Antioko VI.a Dioniso, Seleuzidar dinastiakoa, Siriako errege izan zen K. a. 145 eta K. a. 142 bitartean. Alexandro Balasen semea, oraindik ume bat zela izendatu zuen errege Diodoto jeneralak, Apameako komandante militarra, Demetrio II.a Nikatorren aurka matxinatu zena. Baina, ez zen gobernatzera iritsi, Diodotoren tresna soil bat izan baitzen, erregeorde bezala ari zena. Herrialdea, bitan zatitua geratu zen: Mediterranear aldeko Siria Antiokorentzat, eta Zilizia, Mesopotamia eta Babilonia Demetriorentzat.
K. a. 142an, Diodotok tronutik kendu, eta, beharbada, hil egin zuen, Diodoto Trifon izenarekin Antiokoren oinordekoa izan zena, bere aurreko erregeak ebakuntza behar zuen barne gaixotasun bat zuenaren berria zabalduz, hilketa estaltzeko.
| Aurrekoa Demetrio II.a Nikator |
Seleuzidar erregea K. a. 145-K. a. 142 |
Ondorengoa Diodoto Trifon |