Antioko IX.a Eusebio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antioko IX.a agertzen den txanpona. Ifrentzuan Atena ageri da. Grezierazko idazkunak honela dio: ΒΑΣΙΛΕΩΣ ΑΝΤΙΟΧΟΥ ΦΙΛΟΠΑΤΟΡΟΣ (errege Antioko Filopatros).

Antioko IX.a Eusebio, Seleuzidar dinastiakoa, Siriako errege bat izan zen. K. a. 114 eta K. a. 96 bitartean gobernatu zuen. Antioko VII. Evergetesen eta Kleopatra Tearen semea zen. Bere aita Partian hil ondoren eta bere osaba Demetrio II.a Nikator boterera itzuli ondoren (K. a. 129), bere amak Bosforoko Zitziko hirira bidali zuen, eta hortik datorkio bere "Zitzikotarra" ezizena, Antioko IX.a honela ere ezagutzen delarik. Siriara, K. a. 116an itzuli zen, seleuzidar tronua, bere anaiorde eta lehengusu zen Antioko VIII.a Grifori aldarrikatzeko, biek, erresuma banatu zuten arren, Siria zatitu zenean. Bere elkargobernaria hil eta gutxira, honen seme zen Seleuko VI.a Epifanesek, gudu batean garaitu eta hil zuen, K. a. 96an.


Aurrekoa
Antioko VIII.a Grifo
Seleuzidar erregea
K. a. 114-K. a. 96
Ondorengoa
Seleuko VI.a Epifanes