Antonio III.a Agaramontarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio III.a Agaramontarra
Antonio III.a Agaramontarra
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Antoine Agénor de Gramont-Toulongeon
Jaio 1604
Hagetmau ( Frantzia)
Hil 1678ko uztailaren 12a
Baiona ( Lapurdi)
Bikotekidea(k) Françoise-Marguerite du Plessis de Chivré

Antonio III.a Agaramontarra, Agaramonteko eta Gixuneko kondea eta Bidaxuneko printzea, (Hagetmauko gaztelua, 1604Baiona, 1678ko uztailaren 12a) lapurtar militar eta diplomatikoa izan zen. 1641ean Frantziako mariskal izendatua, Nafarroa eta Biarnoko erregeorde eta Baionako alkatea izan zen.

Antonio II.a Agaramontarraren semea, Richelieu kardinalaren jarraitzaile sutsua izan zen. Hogeita hamar Urteko Gerran parte hartu zuen, 1653an ministro, 1657an Frankfurt am Maingo Reichstagen enbaxadore eta 1660an Luis XIV.a Frantziakoaren izenean Maria Teresa Austriakoa ezkontzaz galde egin zion.[1]

Antonio IV.a Karlos Agaramontekoak 1716an Mémoires du maréchal de Gramont bere bizitzako oroitzapenak argitaratu zituen. Gixuneko kondearen izenaz, Edmond Rostanden Cyrano de Bergerac antzezlanean agertzen da.[2]

1634an, Richelieuren iloba zen Françoise-Marguerite du Plessis de Chivré († 1689). ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen[3]:

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio III.a Agaramontarra Aldatu lotura Wikidatan
  1. Daniel Coit Gilman, Harry Thurston Peck, Frank Moore Colby. (1906). The New international encyclopaedia. 9 Dodd, Mead and company.
  2. www.cyranodebergerac.fr
  3. W. H. Lewis: Assault on Olympus; the rise of the House of Gramont between 1604 and 1678. New York, Harcourt, Brace (1958)