Hogeita Hamar Urteko Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hogeita Hamar Urteko Gerra
Europe map 1648.PNG

Europa 1648an. Gris koloreko gunea Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean zeuden estatu eta printzerri alemaniar txikiak dira.
Data 1618 - 1648
Lekua Europa (batez ere egungo Alemania)
Emaitza Westfaliako bakea
Gudulariak
 Suedia
Flag of Bohemia.svgBohemia
Danimarka Danimarka eta Norvegiako Erresuma
Prinsenvlag.svg Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
 Frantzia
 Eskozia
 Ingalaterra

Flag Kurfuerstentum-Sachsen bis 1806.jpg Saxonia
Wappen Kurpfalz.svg Palatinatua
Flag of Transylvania before 1918.svg Transilvaniako printzerria

Banner of the Holy Roman Emperor (after 1400).svg Germaniako Erromatar Inperio Santua

 Espainia

Buruzagiak
Federiko V.a Palatinatuakoa

George Villiers
Alexander Leslie
Gustavo II.a Adolfo Suediakoa
Johan Banér
Lennart Torstenson
Maurizio Nassaukoa
Piet Hein
Luis XIII.a Frantziakoa
Richelieu kardinala
Luis II.a Borboi-Condé
Henrike de la Tour de Auvergne-Bouillon
Kristian IV.a Danimarkakoa
Juan Jurgi I.a Saxoniakoa
Bernardo Saxonia-Weimarrekoa
Gabriel Bethlen

Filipe IV.a Espainiakoa

Gaspar de Guzmán y Pimentel
Fernando Austriakoa
Johann Tserclaes
Albrecht von Wallenstein
Fernando II.a Habsburgokoa
Fernando III.a Habsburgokoa
Franz von Mercy
Johann von Werth
Maximiliano I.a Handia

Indarrak
72.000 alemaniar[1]
140.000 suediar eta finlandiar[1]
160.000 frantziar[1]
128.000 herbeheretar[1]
38.000 daniar[1]
25.000 eskoziar[1]
50.000 ingeles[1]
200.000 espainiar[1]
250.000-300.000 alemaniar[1]

Hogeita Hamar Urteko Gerra 1618-48 bitartean Europako hainbat naziok zio erlijiosoak, leinukoak, lurraldekoak eta komertzialak zirela medio burututako guda izan zen. Haren bataila eta kanpainia suntsigarriek Europako eremu andana birrindu zuten, eta, 1648ko Westfaliako Itunarekin bukatu zenean, Europako mapa guztiz eta atzera bueltarik gabe aldaduta zegoen.

Gerra sortu zuten gatazkak aurrekoak baziren ere, eskuarki gerraren hasierako data 1618koa da. Izan ere, Inperio Santuko burua izatekoa zen Ferdinand II.a, orduan Bohemiako erregea zelarik, bere menpeko lurraldeetan Erromako Katolizismo gisako absolutismoa ezartzen saiatu zenean, Bohemiako zein Austriako noblezia protestantea matxinatu zen.

Horren atzetik, gatazka zenbait herrialderen handinahiek elikatu zuten. Alemania, Europako bihotza, armada guztien helmuga bilakatu zen. Hor, nagusitasuna hiru erlijiok, katolizismoak, luteranismoak eta kalbinismoak, bilatzen zuten. Ondorioz, kanpoko botereei laguntza eskatzen dieten printze eta apezpikuen aliantzen nahasmena sortu zen. Orokorrean, borroka Habsburgo leinuko Inperio Santu katolikoak, alde batetik, eta Suedia eta Herbeheretako Batasuna buru zituen hiri eta printzerriren sareak, bestetik, burutu zuten.

Eduki-taula

Gerraren sorrera [aldatu]

Erlijio gerra zela eta, Alemanian Augsburgeko Bakea zen aurrekari (1555). Karlos V.a Enperadore Santuak sinatuta, luteranoen eta katolikoen arteko gerrari amaiera eman zion. Honela, bake honen bitartez honako hau hitzartu zen:

  • Alemaniako 225 estatuetako agintariek bere lurraldearen erlijioa (luteranismoa ala katolizismoa) aukera zezaketen, kontzientziari men eginda, eta biztanleei erlijio hori sinestarazi ziezaieketen (cuius regio, eius religio printzipioa).
  • Apezpiku-printzerri batean (Apezpiku katoliko batek gobernatutako lurraldean) bizi ziren luthertarrek bere fedean jarrai zezaketen.
  • Luthertarrek 1552z geroztik Eliza Katolikoari atzemandako lurrak mantendu zitzaketen.
  • Luteranismora bihurtutako apezpiku-printzeek lurraldeak bueltatu behar izan zituzten (reservatum ecclesiasticum printzipioa).

Nahiz eta Augsburgeko Bake honek gatazka armatua bukarazi zuen, horren azpian zetzan gatazka erlijiosoa ez zuen konpondu. Gainera, kalbinismoa bizkor hedatu zen Alemanian zehar hurrengo urteetan. Honek hirugarren erlijio nagusi bat erantsi zuen, baina honen egoera ez zegoen onetsita Augsburgeko oinarrietan.

Germaniako Erromatar Inperio Santuaren inguruko estatuetako agintariek ere ahalbidetu zuten Hogeita Hamar Urteko Gerra piztea:

  • Espainiak interesak zituen Alemanian Espainiako Herbehereak bertan zeudelako, Inperioko mendebaldean. Horra lurrez iristeko, Italiatik joan behar izaten zen, eta, beraz, Italian ere zituen interesak Espainiak.
  • Frantzia ia inguratuta zuten bi habsburgotar estatuek (Espainia eta Germaniako Erromatar Inperio Santua). Horrenbestez, mehatxu hori uxatxeko irrikitan, Frantzia katolikoak protestanteen alde jo zuen, politika kontuak erlijio kontuen gainetik hobetsiz.
  • Suediak eta Danimarkak interesak zeuzkaten Alemaniako iparraldeko estatuetan, Itsaso Baltikoko merkataritzaren gaineko kontrola bereganatzearren.
  • Germaniako Erromatar Inperio Santua estatu independenteen multzoa besterik ez zen. Enperadore Santuaren titulua ohorea zen, baina enperadoreak habsburgotar etxekoak izanda, benetako agintea habsburgotar leinuaren lurraldeen gainean (Austriako artxidukerria, Bohemia eta Hungaria) baino ez zeukaten. Nahikotxoa zen, dena den, 8 milioi bat lagun bizi baitziren bertan. Enperadoreak bere boterea handitu eta katolizismoa hedatu nahi zuen.
  • Beste estatu boteretsu batzuk zeuden Inperioan Barnan: Bavaria, Saxonia, Brandenburgo, Palatinatua, Hesse, Trier eta Württembergeko artzapezpikuerria (500.000 lagunetik gorakoak). Gainera, lurralde txiki andana ere bazeuden Alemanian: dukerriak, hiri askeak... Hauek ez zuten boterea galdu nahi enperadorearen mesedetan, nahiz eta batzuetan erlijio berekoak izan.

Gerrako kanpainiak [aldatu]

Ferdinad II.ak, bost urtez borrokoan aritu ostean, matxinatuak garaitu zituen. Alabaina, 1625ean, Danimarkako Kristian IV.ak, Suediaren aurrean Baltikoko hainbat lurralde galdu ondoren, Alemanian lur berriak bereganatzeko abagunea aurkitu zuen. 1629ko Lübeckeko Bakearekin Danimarkako gutizia amaitu zen, baina Suediako Gustav Adolf II.ari bidea zabaldu zitzaion. Poloniaren aurka lau urtez aritu ondoren, Alemania inbaditu zuen, eta Inperio zein Erromako Eliza Katolikoaren kontra eginda, Alemaniako printze frankok bere alde egin zuen.

Poloniak, Suediaren aurrean Baltikotik alde eginda, Errusiari eraso zion. Władysław, Poloniako erregea izatekoa zena, Errusiako diktatore bihurtu zen. Bi herrialde horiek bakea 1634an sinatu zuten. Honela, Poloniak Errusiako tronuaren gaineko aldarrikapenari muzin egin zion, baina, Suedia Baltikoko arerio zaharraren aurkako kanpainiari ekitea ahalbidetu zion.

Herbehereek Espainiako agintea kanporatu zuten 80 urteko borrokaren ondoren. Habsburg leinuko Espainiak, bere aldetik, etxe bereko Inperio katolikoarekin bat egiteaz gain, Frantziaren kontrako aliantza eraiki nahian, Frantziak protestanteen alde egitea eragin zuen.

Ondorioak [aldatu]

Behin behineko gatazka horien borrokaleku nagusia Alemaniako hiriak eta printzerriak izan ziren. Garai horietan, armadak mertzenarioek osatzen zituzten, eta, soldata jaso ezean, zelaietara jotzen zuten bere kabuz hornitzera. “Otsoaren estrategia” honek, armada guztiek burututa, Alemaniako hiri, herri, zein baserri zeharo suntsiturik utzi zituen.

Odol isuriketari amaiera emateko Westfaliako lurraldean bildu zirenean, Europako botereen balantza erabat desberdina zen. Espainiak Herbehereak ez ezik, Europako mendebaldean zeukan nagusitasuna ere galdu zuen, Frantziaren mesedetan. Itsaso Baltikoa Suediaren menpe zegoen. Herbehereen Batasuna errepublika independientetzat jo zuten. Inperio Santuko estatukideek subiruntasun handia eskuratu zuten. Europako ideia zaharra, Aita Santua alde espiritualean eta Enperadorea alde politkoan buru zituen Inperio Katoliko bezalakoa, betiko alboratu zen; eta estatu burujabeen erkidegoko Europa modernoaren ideia nagusitu zen orduan.

Erreferentziak [aldatu]