Arahad I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arahad I.a, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztuen Jauna eleberriaren eranskinetan, dunadan bat da, Araglasen semea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rivendelen jaioa Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2365. urtean. Bere izena, sindarinezkoa da, eta "errege zuhurra" esan nahi du. Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2455. urtean hil ondoren, Arahad I.a, Iparraldeko Dunedainen zazpigarren kapitaina bihurtu zen.

Bere erregealdian, Zaintzapeko Bakea deritzon garaia amaitzen da (Eguzkiaren Hirugarren aroko 2450. urtean), eta orkoek, Mendi Lainotsuetakoak, Eriadorrera daroaten pasabideak ixten dituzte Dol Guldurri segurtasuna emateko). Bizileku sekretuak eraikitzen dituzte Hithaeglir mendilerro guztian zehar, eta Gondorren aurkako eraso bat prestatzen dute, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2475. urtean gertatzen dena, Osgiliath suntsituz. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2463. urtean, Kontzilio Zuria ere sortzen da.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2509. urtean, Zelebrian, Elronden emaztea eta Galadrielen alaba dena, eta bere zaindariak, Karadhrasen erasoak izan ziren Lothlorienera zihoala. Eraso honetan, larriki zauritua da pozoitutako gezi baten ondorioz, eta orkoek harrapatzen dute. Bere seme Elladan eta Elrohirrek erreskatatzea lortzen dute, Rivendelera bueltan eramanez. Elrondek bere zauritik sendatzen du, baina bere bihotzak jada ez du Erdialdeko Lurraldean geratzerik nahi. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2510. urtean, Amanerantz abiatzen da.

Arahadek, 68 urteko agintaldia izan zuen, eta Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2523. urtean hil zen, 158 urterekin, bere oinordekoa, bere seme Aragost izan zelarik.


Aurrekoa
Araglas
Iparraldeko Dunedainen Kapitaina
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2455-2523
Ondorengoa
Aragost

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]