Kontzilio Zuria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kontzilio Zuria, Tolkienen legendarium ospetsuan eta bere Hobbita, Eraztunen Jauna eta Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak lanetan, Erdialdeko Lurraldeko izakirik jakintsuenek presiditutako kontseilu bat zen: Gandalf Grisa, Saruman Zuria, Radagast Nabarra, Galadriel Lothlorieneko dama, Elrond Rivendeleko jauna eta Zirdan "Itsasontzien arotza".

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2463. urtean sortua Gandalfek eta Galadrielek hala proposatuta, hiru urte lehenago, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2460an Zaintzapeko Bakea amaitu ondoren, Oihan Beltzean, oihan honen hegoaldean zegoen Dol Guldur gotorlekuan ezkutatuta zegoen Sauronekin zer egin erabakitzeko. Aurretik, aipaturiko jakintsuak, modu informalean bildu ziren zenbait alditan: Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2060an, Jaun Ilunak berriz ere forma hartu zuela susmatu zutenean, eta 2063an, Gandalf Dol Guldurrera doanean eta gaizkiaren presentzia nabaritzen duenean.

Saruman izendatu zen Kontzilioaren buruzagi bezala, jakintsuen artean garrantzitsuena izateagatik, Galadriel Damak, kargu hori, Gandalfentzat nahi zuen arren. Honen aurrean, Saruman gailendu zen, eta gainontzeko kideak, bere buruzagitza onartzeko konbentzitu zituen.

Kontzilioaren ondorengo biltzarretan, Saruman, Sauron Eraztun bakarraren bila ari zela jakinda, arreta garrantzi gutxiagoko arazoetara desbideratzen saiatu zen, gainontzekoak, Botere Eraztunen artean garrantzitsuena zena, betirako galdu zela esanda konbentzitu nahirik. Gandalfek, horretaz oso konbentzituta ez zegoena, pentsamendu horrekiko bere desadostauna adierazi zuen; honek, bi Istarien arteko etsaitasuna handitu baino ez zuen egin.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2850. urtean, Gandalf Dol Guldurrera itzultzen da, eta han, Thrain II.a gotorlekuan preso dagoela jakiten du eta nanon Zazpi eraztunetako azkena kendu zaiola. Sauronek, berriz okupatu duela ere jakiten du. Arduratuta, Kontseilua biltzen du berriz, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2851. urtean, eta Dol Guldurri buruz berehala erabaki bat hartzera behartzen du. Sarumanek, berriz presionatzen du, aukera oro baztertzeko, garai horretan, eta Eraztun Bakarra bereganatzeko, orkoak eta gizakiak bidali baitzituen eraztunaren bila Zelai Gladioetara. Are gehiago, Sarumanek, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2939. urtean, Sauron, eraztunaren bila Anduin ibaian dabilela jakiten du, eta ez du bere aurkikuntzari buruz ezer esaten, baina arduratuta geratzen da, Jaun Ilunak, jada ezagutzen baitu Isildurren amaiera.

Bitartean, Gandalf, Kontzilioa konbentzitzen lagunduko dion eta Sauronen susmoak piztuko ez dituen estrategia baten bila ari da. Jakintsuak Lothlorienen biltzen ditu, eta, guztien artean, Dol Guldur erasotzea erabakitzen dute. Oraingo honetan, Azti Zuriak ez du oztoporik jartzen, Sauronen bilaketa gelditzea nahi baitu. Eta Rivendeleko Noldorrek eta Galadhrimek osatutako elfoen armada handi bat biltzen du, eta gotorlekua Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2941. urtean erasotzen du. Gandalf, Bilbo Zorrozabalek eta Thorinen Konpainiaren Ereborrerako bidaia probestuz, Oihan Beltzean sartzen diren eta Sauron kanporatzen duten tropen buru da, Jaun Ilunak, sekretupean, Mordorrera ihes egiten duelarik.

Kontzilio Zuria, azken aldiz, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2953. urtean biltzen da, eraztunen kontua eztabaidatzeko. Biltzar horretan, Sarumanek, gainontzekoak, Eraztuna itsasoan galdu dela, ibaian behera bidaiatuz esanez konbentzitzen ditu, horri buruzko zantzu oso argiak aurkitu zituenaren itxurak eginez. Bere iritzia eta "aurkikuntza" ez da eztabaidatua, guztiek jotzen baitzuten eraztunetan aditutzat.

Biltzar horren ondoren, Kontzilio Zuria desegin egin zen, eta bere partaideak banandu egin ziren. Gandalfek noraezean jarraitu zuen (baina Eskualdearen defentsagatik arduratuta, hobbitengatik beldur baitzen), Gaizkiaren aurka, zegoen tokian borrokatuz. Sarumanek mendebaldera bidaiatu zuen eta Isengarden ezarri zen, urte batzuk beranduago Sauronekin bat egin zuen tokia. Galadriel Lothlorieneko basora itzuli zen. Elrond, Mendi Lainotsuen mendebaldera joan zen, Rivendeleko haranera. Zirdan mendebaldera itzuli zen, Portu Grisetako bere etxera, eta Radagast Oihan Beltzaren iparraldean ezarri zen, Rhosgobel izeneko haran batean.