Araphant

Wikipedia, Entziklopedia askea

Araphant (sindarinez "guztien erregea" esan nahi duena), Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1789an jaioa, Araphant Dunadan bat zen, Arthedaineko Araval erregearen semea.

Araphanten semea, Arvedui, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1864an jaio zen, eta Malbeth igarleak, hau, Arthedaineko azken erregea izango zela iragarri zuen, honen ondorioz, Araphanti, bere semeari Arvedui izena jartzea aholkatu ziolarik, sindarinez "azken erregea" esan nahi duen izena.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1891. urtean hil zen Araval, eta Araphant bihurtu zen Arthedaineko errege, Arnor zatitu zen hiru erresumetako bat zen honetako hamalaugarren erregea bihurtuz. Angmarreko erresumaren boterea gorantz zihoanez, Araphantek, Gondorrekin komunikazioak berrezarri zituen, eta hegoaldeko erresumarekin antzinako aliantza berritzen saiatu zen bere seme Arvedui, Gondorreko Ondoher erregearen alaba Firielekin ezkonduz. Baina, garai horretan bertan, Gondor Aurigen aurka borrokan ari zen, eta ez zion laguntza askorik bidali Araphanti, nork bere kabuz konpondu behar izan zen bere erresuma Nazgûlen Jaunaren erasoetatik babesteko.

Ondoher erregea eta bere seme Artamir eta Faramir, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1944an gertatu zen Kanpamenduko guduan hil ziren, eta Gondor, itxura batean behintzat, tronurako gizonezko erregegairik gabe geratu zen. Honegatik, Araphanten seme Arveduik, koroa aldarrikatu zuen bere emazte Firielen izenean, Elendilen ondorengoa izateaz gain, baina Gondorreko kontseiluak ez zion kasurik egin, eta Eärnil bihurtu zuten errege, ondorengorik zuzenekoena zena.

Araphant, Eguzkiaren hirugarren aroko 1964an hil zen, bere oinordekoa, bere seme Arvedui izan zelarik.


Aurrekoa
Araval
Arthedaineko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1891-1964
Ondorengoa
Arvedui

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]