Arranes Arbiskar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arbizkar Arranes» orritik birbideratua)
Arranes Arbiskar
Bizitza
Herrialdeabaskoi
Jarduerak
JarduerakMertzenarioa

Arranes Arbiskar Ascoliko brontzean agertzen den K.a. I. mendeko Segia hiriko gerlari edo mertzenario baten baskoi izena da[1], K.a. 90ean hain zuzen ere. Baskoia izan arren erromatarrentzat mertzenarioa izan zen Gizarte Gerran eta horregatik Erromatar hiritartasuna eman zitzaion[2]. Beste hirietako zaldunekin batera Turma Saluitana izeneko zalditeriaren kidea izan zen.

Plakan, zehazki honela jartzen du: Arranes Arbiscar f. "f" hori filius izanik, irakurketa osoa Arranes Arbiscar filius da, hau da: Arbiskarren semea den Arranes.

Euskal-akitanierazko izenek duten bi ezaugarri gutxienez ditu bere izenak: R kontsonantea bikoiztea eta RR aurreko bokala (bokal protetikoa).[1]

Iñaki Egaña historialariak Arranes Arbizkar interpretazioa ematen dio, egungo ortografia eta fonetikaren ikuspuntutik irakurrita eta izenaren etimologia bat proposatuta[2]. Kontuan izan behar dugu latinez C hizkiaz, K soinua transkribatzen zutela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Fernández Palacios, Fernando. (2019). «Casos y cosas peninsulares relacionadas con la denominada onomástica “vasco-aquitana”» Palaeohispanica. Revista Sobre Lenguas Y Culturas De La Hispania Antigua 10: 363-378..
  2. a b Egaña, Iñaki.. (2005). Quién es quién en la historia del país de los vascos?. (1. ed. argitaraldia) Txalaparta ISBN 84-8136-399-5. PMC 62384168. (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]