Baskoi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Baskoiak
Baskoiak.png

Baskoien eta herrialde mugakideen lurraldeak K.o. I. mendean. Ondoan, gaur egungo banaketa administratiboak agertzen dira.
Jatorrizko mendea: Ezezaguna. K.a. III. mendearen aurretik
Etnia: Euskalduna
Hizkuntza: Aitzineuskara
Hiri nagusiak: Pompaelo (Iruñea), Calagurris (Calahorra), Oiasso (Irun inguruan)
Mugak: Mendebaldetik Barduliarrak, iparraldetik Bizkaiko Golkoa eta Akitaniarrak, hegoaldetik Beroiak eta Zeltiberiarrak eta ekialdetik Iazetarrak eta Suesetarrak.
Gaur egungo kokalekua: Nafarroa, Gipuzkoaren ipar-ekialdea, Aragoiren ipar-mendebaldea eta Errioxaren ipar-ekialdea.

Baskoiak (Latinez: Vascones, Wascones) erromatarren etorreraren aurretik gaur egungo Nafarroa, Gipuzkoaren ipar-ekialdea, Errioxa eta Aragoi iparraldean bizi ziren antzinako herri bat ziren. Gaur egungo euskaldunen arbasotzat jotzen dira.

[aldatu] Garai erromatarra

Akitaniar edo Kantabriarrek ez bezala, badirudi baskoiek beraien estatusa Erromatar inperioarekin negoziatu zutela. Gerra Sertoriarretan, Pompeiok bere basea beraien lurretan ezarri zuten, bere izen bereko Pompaelo hiria sortuz lehendik existitzen zen Iruña herri baskoiaren gainean. Ebroko arana (Ager Vasconum) erromanizatu zen arren, ez zen horrela gertatu eremu menditsuetan (Saltus Vasconum).

[aldatu] Erdi Aroaren hasiera

V. eta VI. mendeetan liskar latzak egon zirela dirudi Baskoien lurretan, eta historialari askok Bagaudaeekin, feudalismoaren aurkako matxinadarekin lotu dituzte. V. mendean, Idazio historialari eta apezpikuak suaviarrek "Baskonietan" eragindako txikizioen berri ematen digu. 469. urtean Idazio hil eta, geroztik, ez dago gertaeren kontaketa garaikiderik. Harrezkero, baskoiek hiriari lotutako herritarrak izaten agertzeari utzi zioten eta, aldiz, mendietan dabilen herritzat jo zituzten germaniar herrietako kronikek.

Bestalde, orduz geroztik, Baskonia ez zen erromatarren garaiko Baskoniaren lurraldera mugatuko, askoz lurralde gehiago bildu zituen: Novempopulania, Pirinio inguru osoa eta Iruñeaz mendebaldera Kantabriaraino zeuden lurralde guztiak. Ondorioz, aro horretan jada ezinezkoa zen baskoien eta inguruko herri euskaldunen (Barduli, Karisti, Autrigoi, Tarbelli, Ausci...) arteko ezberdintasunik bereiztea, eta denei baskoi deitu zitzaien ordutik aurrera.


Erromatarrek Aquitania eta Tarraconensis bisigodoei entregatu ondoren, beraien eta Baskoien arteko liskarrak hasi ziren. Baskoi independiente hauek bere lehen estatua Franko Merobingioen menpean lortu zuten: Baskoniako dukerria, geroago Gaskonia bezala ezaguna izango zena. Musulmandarrek iberiar penintsula inbaditu eta Erresuma Frankoak Gaskonia bereganatu ostean, Pirineoen hegoaldeko lurrak Iruñearen inguruan berrantolatu ziren, geroago Nafarroako Erresuma sortuko zelarik.

[aldatu] Kanpoko loturak

Iberiar Peninstulako herriak, K. A. 200.en urtean

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak