Arlanpeko dama

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arlanpeko dama Lemoan (Bizkaia) aurkitutako emakume-irudikapen prehistoriko bat da, harri bloke handi batean grabatua.[1]

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lemoako Arlanpeko kobazuloan aurkitu zuten, 2011n, Joseba Rios-Garaizar arkeologoaren zuzendaritzapean. Bizkaian aurkitutako emakumearen irudikapenik ikonografikoena eta esanguratsuena da. [1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume-itxurako grabatuak dira, harri handi batean egindakoak, duela 17.500 urte inguru, eta horietako bat osorik dago. Grabatuak oso eskematikoak dira, eta arrokaren alde bietan agertzen dira. Irudietako bitan lehen marrak bakarrik ikusten badira ere, beste bat oso-osorik dago. Enborra, besoak, hankak eta burua ditu, eta estiloak bat egiten du Europa erdialdean eta Frantzian aurkitutako antzeko beste hainbat grabatugaz, nolabaiteko batasun kulturala adieraziz.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Historiaurrea berdinzaleagoa zen» https://hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).