Lemoa
|
Lemoa |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Lemoa | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Arratia |
||
| Alkatea | Saioa Elejabarrieta (Bildu) | ||
| Herritarra | lemoatar/lemoaztar | ||
| Koordenatuak | 43°12′44″N 2°46′27″W / 43.21222°N 2.77417°WKoordenatuak: 43°12′44″N 2°46′27″W / 43.21222°N 2.77417°W | ||
| Eremua | 15,97 km2 | ||
| Garaiera | - m | ||
| Distantzia | 21 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48330 |
||
| Biztanleria | 2.817 bizt (2006) | ||
| Dentsitatea | 176,39 bizt/km² | ||
| http://www.lemoa.net | |||
Lemoa Bizkaiko erdialdean dagoen udalerria da, Arratiako eskualdean dagoen bigarren handiena, Igorreren atzetik.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Arratia eskualdean kokatuta dagoen bizkaitar udalerria da, Ibaizabal eta Arratia ibaien elkargunean. Haren erdialdean lursail laua dago, mendirik altuenak dituen bazterrerantz mailaz maila goitu egiten dena. Gailendu egiten dira Arraño I (395 m.), Arraño II (375 m.), Aramotz (514 m.) eta Lemoatx (Peña Lemona) (368 m.). Mendi hauetan karezko materileak dira nagusi, hasi eginaz horrela Durangaldean hain berezkoak diren gailurtzak. Baita, ustiapena dela medio, porlanaren eta etxegintzako materialen industria garrantzitsua ere. Udalerria zeharkatzen duten ibai biak, Ibaizabal eta Arratia beraren ibai-adarra dira.
Mugakideak iparraldean Bedia eta Zornotza, hegoaldean Igorre eta Dima, sortaldean Zornotza eta sartaldean berriz ere Bedia ditu.
[aldatu] Biztanleak
Lemoa udalerriaren biztanleak mailaz-maila ugarituz joan ziran joan dan gizaldiaren lehen hiru laurdenetan zehar. Horretan eragina izan eban haren kokapenak, Bilbotik eta Ibaizabal haraneko industria-gunetik (Zornotza, Galdakao) hur. Baina gertaera honen ondorioa izan zan, beste alde batetik, nekazaritzaren garrantziaren beheraka handia, batetik, eta biztanle askoren aldetik "beharra, denboraren zati batekoa" egitea, bestetik. Aldi berean, Lemoan bertan zenbait industria kokatu ziranez, estatuko leku askotatik kanpotar jendea etorri zan bertara. Biztanleen ugaritze hau gerarazo egin zan hirurogeita hamar hamarkadaren erdi aldera eta, 1980ko hamarkada hasteaz batera, biztanleen kopurua gitxitzen hasi zan. Familiengandik aldentzen diran gazteentzat etxebizitzarik ezak zerikusia dauko, eta handia, joera honetan.
Udal Hirigintzako Plangintzako Arau Subsidiarioak onartzeagaz batera, indarrean dagozanak 1991ko zemenditik hona, guztiz aldatu zan egoerea udalerriaren hirigintzako garapenari jagokonez.
Zehatzean, hirigintza kudeatzeko prozesu luze gogor baten ostean, 1993 eta 2004 urte bitartean 480 etxebizitza eraiki ziran guztira, Elizondo egoitzazko sektorean kokatuak, zeintzuetatik azpimarratu egin behar dirala babes ofizialeko erregimenean eraiki diran 39 etxebizitzak, sozialen modura eraiki diran beste 18 etxebizitzakaz batera.
Esandakoagaitik, biztanleen kopuruak, astiro bada be, mailaz maila goruntz egin dau, zelan eta 1993 eta 2005 urte bitartean 172 biztanle gehiago dagozala, %6,5eko gehikuntzea suposatzen dauana.
Ikuspegi demografikotik ez da ahaztu egin behar, udalerri honek, 65 urtetik gorako pertsonen oso ehuneko handia daukola; hori, neurri handi batean, 1975 eta 1993 urte bitartean etxebizitza barririk eraiki ez egitearen ondorioa da; izan be, jende gazteagoak inguruko herrietara joan behar izan eban bizi izatera.
Azpimarratu behar da, baita be, hirigintzako garapenak jarraitu egiten dauala; izan be, 2004-2006 urte bitartean, 182 etxebizitza barri eraikiko dira guztira Elizondo-San Inazio sektorean, zeintzuetatik 39 babes ofizialekoak izango dirala.
[aldatu] Historia
Lurralde honetan topatutako lehenengo aztarnak Atxubieta eta Arlangako kobazuloetan topatutakoak dira, eta dirudienez Goi Paleolitokoak dira. Erromatarren presentzia ingurune honetan Elorriagako hilerrian iku daiteke, eta Erdi Aroko hainbat osagai erlijio ondarean gelditu da, dorretxeekin batera. Azkenik, aipatzekoak dira industriaren hastapenetan erabilitako errotak, gaur egungo porlanaren lantegiek eta bestelakoek nolabait ordezkatu dituztenak.
[aldatu] Politika
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko hautagai Saioa Elejabarrieta hautatu zuten alkate, boto gehien eskuratu zuen alderdia izan baitzen. EAJ alderdiak bere hautagairai, Gotzon Olabarriri, eman zizkion botoak eta PSE-EEko zinegotziak bere buruari eman zion botoa.
|
Lemoa udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[1] | ||
| Bildu |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 938 | 997 | 1.201 | 1.410 | 1.774 | 2.003 | 2.133 | 2.527 | 3.127 | 3.054 | 2.740 | 2.681 | 2.817 |
[aldatu] Ondarea
Andra Mari eleiza oso garrantzi handikoa izan da herriaren historian. Eleizan bertan ikusi ditzakegu antzinagoko tenplu erromaniko baten aztarnak, atariko zutabeak errematatzen dituzten kapitelak modura, duten sinbolismoarengatik interes ikonografiko handikoak direnak. Hormen arteko batean leiho bat dago, erromanikoa hau ere. Eleiza berreraiki eta handitu egin zan 1758an. Erretaulak, joera barrokokoak, ez dauka ezelako zerikusirik kontserbatu diren aztarna erromaniko soilekin. Geroago, 1993an, barrualdearen eta teilatuaren zaharbarritze osoa egin zen.
Lemoako ondare historiko-arkitektonikoaren inbentarioa osotzen dute gorago aipatu diren eraikinak, eta baita hurrengoak ere: Pozuetako karobia, Txiriboketako errota, Elorriagako ogi-labea eta Atxetakoa, eraitsia, eta Arrate, Insausti, Lemorietako Urizar eta Mendibil Behekoa eta Mendibil Goikoa moduko baserriak. Aristi baserriaren sabaiak ere, aparteko aipamena merezi du.
Gaur egun bost baseliza daude Lemoako udal barrutian. Beste bat ere egon zen, Arrañoko San Martinena, XVIII. mendearen azken laurdenean desagertu egin zena. Baseliza denak, San Inaziorena izan ezik, baezeuden daborduko XVII. mendean. Elorriagako San Pedrorena, Azurrekako San Lorentzorena, Santiago Apostoluarena, Arrañon, San Antolinena, Lemoatxen, eta San Inaziorena, izen bereko auzoan. Harrigarria bada ere, beste enplazamendu bat eduki zuen, oraingotik guztiz hur dagoena, eleizara doan errepidearen ondoan. Antzinako baselizak, eleizatik hur egoteagatik, parrokiaren funtzioak bete zituen Andra Maria berreraiki zen bitartean, XVIII. gizaldiaren erdi aldera. Oraingo baseliza 1965ean eraiki zen, eta kanpin-dendako itxura kuriosoa dauka.
Lemoako udaletxea ere, nahiko eraikin berria da, udalerriak XX. mendearen lehen hamarkadetan zehar izan zuen industriazko aurrerapen eta biztanleen gorakadaren ondorioz egin zena. 1924an onartu egin zen udaletxea eraikitzeko proiektu bat, Mario Camiña arkitektoak sinatu zuena eta obrak udal-erakundeak erosi zuen Jatabe izeneko lursailean hasi ziren. Udaletxeak badauka, Erdi Aroko dorre gotorraren halako itxura bat, hain zuzen ere, arkitektoak aparteko interesa zeukan eraikin-mota hauetarako baina, egiatan, eraikin itxura eklektikoduna da, neobarrokoaren eta neokantabroaren berezko elementuak nahastatu egiten dituena. 1980ko uztailaren 20an atentatu bat jasan zuen eta Fernando Galdeano arkitektoak burutu zuen berreraitzeko proiektua 1981ean.
[aldatu] Elkarteak
Lemona Kirol Elkartea herriko futbol talde nagusia da, historia luzekoa, eta beste kirol elkarteen artean pilota-eskola eta "Ganzabal" mendi taldea ditugu. Kultura arloan, "Durundi Barri" dantza-taldea, abesbatza eta musika-eskola aipatzekoak dira, eta azkenik gaztetxea eta nagusien alkartea ere bai.
[aldatu] Lemoaztar ezagunak
- Koldo Etxebarria (1960-), margolaria.
- Xabier Galartza (1980-), pilotaria.
- Iñigo Leitza (1980-), pilotaria.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/06an kontsultatua
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Lemoako udal webgunea