Arleen Augér

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arleen Augér, 1991.

Estatubatuar sopranoa (Long Beach, Kalifornia, 1939 - Barneveld, 1993). Musikologiako ikasketak egin zituen, bere jaioterriko unibertsitatean, 1957tik 1963ra bitartean. Ikasketak amaitu ondoren, musikari, kantuari hain zuzen ere, ekin zion. Ralph Errollerekin batera lan egin zuen, 1965. urtetik aurrera Chicagon. Kontzertuetan kantatzen zuen, batez ere; operan Gilda (Rigoletto) eta Gaueko erregina (Xirula miragarria) paperetan egin zuen debuta. Los Angelesen Victor-Fuchs saria irabazi zuen, eta, sari horri esker, Europara joan zen teknika lantzera. Vienako Operan aritu zen, eta han arrakasta handiko debuta izan zuen, Gaueko erreginaren paperarekin. New York City Operan 1969an egin zuen debuta, paper berarekin. Ondoren, Alemaniako opera nagusiek gonbidatu zuten: Hanburgo, Munich, Frankfurt, Kolonia... 1971n Frankfurteko Goethe Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta 1974. urtetik aurrera Bachen kantatetan, pasioetan eta oratorioetan espezializatu zen. Behin baino gehiagotan izan zen Salzburgoko Jaialdian. Milango Scalan 1975ean kantatu zuen lehenengo aldiz, eta New Yorkeko Metropolitan Operan, berriz, 1978an. 1985ean izugarrizko arrakasta izan zuen Londresen, Haendelen Alcina lanarekin. 1986an Andrew printzearen ezkontzan parte hartu zuen Westminsterren, eta 1991n Mozarten heriotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko kontzertuan, Vienako Saint-Étienne katedralean. 1993an hil zen, minbiziak jota.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]