Arnoul Gréban
Arnoul Gréban | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Le Mans eta Compiègne, 1420 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Le Mans, 1471 (50/51 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantses ertaina |
Jarduerak | |
Jarduerak | organista, antzerkigilea, dramagilea eta musikagilea |
Enplegatzailea(k) | Parisko Notre-Dame katedrala |
Musika instrumentua | organoa |
Arnoul Gréban (Le Mans, 1420 baino lehen - Florentzia, c. 1485) frantziar organista izan zen. Parisko Notre-Dameko kapera-maisu izan zen; 1452 inguruan Mystère de la Passion handia egin zuen, Frantziako antzertiaren bilakaeran nahiko eragin izan zuena. 34.574 bertsoz osatua da, eta kristautasunak eman duen olerkirik handiena da. Elkarrizketez egina da; tragedia eta umorea nahastuz, lau egunetan zehar antzezten da. Simon Gréban Arnoulen anaiak, haren laguntzaz, Le Mystère des Actes des Apôtres idatzi zuen (1465 inguruan argitaratua).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.