Florentzia
|
Florentzia |
||
|---|---|---|
| Toscana | ||
|
|
||
| Izen ofiziala | Firenze | |
| Estatua | ||
| Estatua Eskualdea Probintzia |
Toscana Florentzia |
|
| ISTAT kodea | 048017 | |
| Koordenatuak | 43°47′0″N 11°15′0″E / 43.78333°N 11.25°EKoordenatuak: 43°47′0″N 11°15′0″E / 43.78333°N 11.25°E | |
| Eremua | 102 km2 | |
| Posta kodea | 50100 |
|
| Biztanleria | 366,488 bizt. | |
| Dentsitatea | 3,59 bizt./km² | |
| www.comune.firenze.it | ||
Florentzia[1] (italieraz Firenze) Italiako Toskana eskualdeko eta Florentziako probintziako hiriburua da.
Bertako erdigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1982an.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Bere etruriar hasiera urrunetatik 1000a arte, nekazari herrixka txiki bat baino ez zen izan, Erromatar Inperioaren, Italiako Ostrogodoaren, eta geroago Germaniako Erromatar Inperio Santuaren menpeko markeserri baten parte izan zena.
XI eta XII. mendeetatik aurrera gauzak aldatu egin ziren: hiria, nahiz eta sarri herri-matxinadak eta Guelfi eta Ghibellini arteko barne-liskarrak jaso behar izan, aberastu egin zen eta gero eta garrantzi handiago lortzen joan zen. XII. mendean aro komunala hasi zen eta Giotto eskolatik eta nazioarteko eskolatik, Boccaccio eta bere Decameronarena, gotikoko lehen gremio boteretsuak, sortu ziren. Baina ekonomia aldetik aro latsa izan zen, 80.000 bizilagun zituen hiriak 25 000 galdu baitzituen 1348ko Izurri Beltzak eraginda.
1434an Cosme Midicirekin (Cosme Zaharra), Medici familiaren gobernua hasi zen, Toskanako hiriburua munduko arte, kultura eta finantzen gune bilakatuko zuena. Medici familia (1434-1494, 1512-1527, 1530-1737) denboraldien artean hiria zuzenduko du, hiria Pizkundearen sorterria (Florentziar Akademi Platonikoa) izan zen denboraldia, alegia.
Atzerritar potentziak Toskana okupatu eta gero, hiria sortu berria den Italiako Erresuma gehituko da, 1865etik 1871 bitartera Erresumaren hiriburu izango delarik. Ordutik hona eskualdeko hiriburu eta herrialdeko hiririk garrantzitsuenetarikoa izaten jarraituko du.
1966ko azaroaren 4an, euri-bisuts batzuen ondorioz, bere historiako uholderik gogorrena jasan zituen, Arno ibaiak 4.500 m³/s-ra heldu zenean Alde Zaharra urpean utzi zituelarik. Leku batzuetan, Santa Croce enparantzan esaterako urak 5 metroko garaiera hartu zuen. Handiak izan ziren ondare historikoak pairatutako kalteak, Ponte Vecchio, Duomo, Signoria eta abar.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- San Lorenzo basilika, IV. mendetik dagoen eliza, gure garaietara heldu den forma XV. mendean jaso zuen, eta italiar Pizkundeko adibide garrantzitsuenen artean daukagu. Garrantzi handikoa da, Filippo Brunelleschi Pizkundeko aitzindari eta maisuaren diseinua. Brunelleschi ez zen basilikaren eraikuntzan gurutzatuko zen azkenengo maisua; Michelangelo Buonarrotik Leon X.aren enkarguz ekialdeko fatxadaren estaldura proiektatu zuen. Proiektuaren kostua zela eta, diseinua bertan behera utzi zen, eta gaur egun elizak estaldura gabe jarraitzen du.
- San Miniato al Monte basilika erromanikoa
- Santa Maria del Fiore katedrala eta San Joan bataiategia
[aldatu] Kultura
[aldatu] Kirolak
- ACF Fiorentina, futbol taldea.
[aldatu] Florentziar ospetsuak
- Oriana Fallaci (1929-2006), idazlea.
- Jacopo Sansovino (1486-1570), arkitektoa.
- Niccolo Machiavelli (1469-1527), politikari, filosofo eta idazlea.
- Sandro Botticelli (1445-1510), margolaria.
- Filippo Brunelleschi (1377-1446), arkitektoa.
- Dante Alighieri (1265-1321), poeta.
[aldatu] Hiri senidetuak
El Aaiún (ESH)
Asmara (ERI)
Beirut (LBN)
Budapest (HUN)
Cambridge (USA)
Dresden (DEU)
Edinburgh (GBR)
Erevan (ARM)
Fez (MAR)
Gaziantep (TUR)
Gemlik (TUR)
Granada (ESP)
Ispahan (IRN)
Istanbul (TUR)
Kassel (DEU)
Kiev (UKR)
Kioto (JPN)
Krakovia (POL)
Kuwait Hiria (KWT)
Malmö (SWE)
Naplusa (PSE)
Nanjing (CHN)
Nazaret (ISR)
Philadelphia (USA)
Porti Vechju (FRA)
Providence (USA)
Reims (FRA)
Riga (LVA)
Salvador de Bahia (BRA)
San Petersburgo (RUS)
Sydney (AUS)
Tirana (ALB)
Turku (FIN)
Valladolid (ESP)
Voždovac (SRB)
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskara baturako, Florentzia arautu du Euskaltzaindiak, 157. arauan (Europako hiriak).
[aldatu] Kanpo loturak
- (Italieraz) Firenzeko webgune ofiziala
| Italiako hiri nagusiak | ||
|---|---|---|
|
Erroma • Milan • Napoli • Turin • Palermo • Genova • Bolonia • Florentzia • Bari • Catania • Venezia • Verona • Messina • Padua • Trieste |
||
| Europako kultura-hiriburuak | ||
|---|---|---|
|
1985 Atenas • 1986 Florentzia • 1987 Amsterdam • 1988 Mendebaldeko Berlin • 1989 Paris • 1990 Glasgow • 1991 Dublin • 1992 Madril • 1993 Anberes • 1994 Lisboa • 1995 Luxenburgo hiria • 1996 Kopenhage • 1997 Tesalonika • 1998 Stockholm • 1999 Weimar • 2000 Reykjavik • Bergen • Helsinki • Brusela • Praga • Krakovia • Santiago de Compostela • Avignon • Bolonia • 2001 Rotterdam • Porto • 2002 Brujas • Salamanca • 2003 Graz • 2004 Genova • Lille • 2005 Cork • 2006 Patras • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia • Sibiu • 2008 Liverpool • Stavanger • 2009 Linz • Vilnius • 2010 Essen • Istanbul • Pécs • 2011 Turku • Tallinn • 2012 Maribor • Guimarães • 2013 Košice • Marseilla • 2014 Umeå • Riga • 2015 Mons • Plzeň/Pilsen • 2016 Donostia • Wrocław |
||