Arthur Miller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arthur Miller

Arthur Asher Miller (New York, 1915eko urriaren 17a - † Roxbury, Connecticut, 2005eko otsailaren 10a) estatubatuar antzerkigile eta gidoilaria izan zen.

Bere lehen lanetatik nabarmentzen da bere obra guztiko elementu nagusia: Estatu Batuetan finkatzen hasia zen balore kontserbadoreak salatzen zituen kritika soziala. Bere lanaren gailurra 1949an lortzen du, amerikar ametsaren izate hutsala salatzen zuen Bidaiari baten heriotzarekin. Lanak Pulitzer saria jasotzen du, hiru Tony eta New Yorkeko Kritika saria.

50. hamarkadan McCarthyismoaren biktima izan zen. Pentsamolde komunista izateaz akusatuta, Alderdi Komunistarekin ustezko loturak zituen talde literarioko kideen izenak emateari uko egin zion, presio latza jasan zuen arren. 1957an agintaritzari men ez egiteaz erridun jo zuten, nahiz eta ez zen espetxeratua izan. Garaiko atmosfera Salemeko sorginak (The crucible, 1953) lanean itxuratu zuen.

Hiru aldiz eskondu zen, Mary Slatteryrekin (1949-1956), Marilyn Monroerekin (1956-1961) eta Inge Morathekin (1962-2002). Lau seme izan zituen, bi lehen emaztearekin eta bi azkenarekin.

Miller bere kontzientzia politiko eta sozialagatik ere ezaguna da. Estatu Batuetako gizarteko gizatasun ezaren aurka jo zuen; marxismora hurbildu zen, geroago berau kritikatuz; McCarthyren sorgin heizaren eta Korea eta Vietnameko gerren aurka zegoen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Miller Aldatu lotura Wikidatan