Ashley Tisdale

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ashley Tisdale
Ashley Tisdale
Datu pertsonalak
Izen osoa Ashley Michelle Tisdale
Ezizena Blondie, Tizz
Jaio 1985eko uztailaren 2a
West Deal, New Jersey (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak High School Musical
Webgunea AshleyTisdale.com
IMDB IMDBko fitxa

Ashley Michelle Tisdale (West Deal, New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 1985eko uztailaren 2a - ) amerikar aktore, abeslari eta modeloa da. Disney Channelek eginiko High School Musicalen parte hartu du nahiz eta urte batzuk lehenago hasi aktore lanetan adibidez, Zack eta Codyn eta bi horietan hartu zuen fama. Abeslari moduan, Headstrong izan da lehen diska.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ashley Tisdale New Jerseyen jaio zen Lisa Morris eta Mike Tisdalen bigarren alaba moduan. Jennifer Tisdale aktorearen ahizpa txikia da. Ron Popeil asmatzaile dirudunaren urruneko lehengusina da bere aitonaren aldetik. 3 urterekin hasi zen antzerki lanetan. Urte horietan etxez aldatu zen Valenciara, Kalifornia, eta hor ikasi eta graduatu zen 2003. urtean.

Bizitza profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iragarkietan modelo moduan agertzeaz gain, High School Musicalen Sharpay Evansen papera lortu zuen eta hortik aurrera bere diskak salmenta gehiago izan du.

1990eko hamarkadaren bukaeran Ashleyk paper txikitxoak lortu zituen telesaioetan, adibidez "Zazpigarren zerua", "Boston public" edo "Charmed" eta gainera "Donnie Darco" filmean ere papertxo bat izan zuen. Pixka bat geroago "The Hughleys" eta "Still Stading" telesaietan parte hartu zuen. Bi urte beranduago "Zack eta Cody"ren kastinean aurkeztu zen eta Maddie Fitzpatricken papera lortu zuen.

2005 urtean High School Musicaleko castingera aurkeztu zen Gabriella Montezen papera eskuratu nahian. Azkenean, Sharpay Evansen papera eman zioten eta "Bop to the top" edo "what I've been looking for" bezalako abestiak abestu ditu.Oso polita da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashley Tisdale Aldatu lotura Wikidatan