Charmed

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charmed
Triquetra.jpg
Formatua Telesaila
Iraupena 40-45 minutu gutxi gora-behera
Egilea Constance M. Burge
Protagonistak Holly Marie Combs
Alyssa Milano
Rose McGowan
Shannen Doherty
Brian Krause
Dorian Gregory
Julian McMahon
Herria Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
TB Katea WB
Emisioa 1998ko urriaren 7a
2006ko maiatzaren 21a
Atalak 178

Charmed (euskaraz Sorginduak) Estatu Batuetako telebista programa izan zen, bertan hiru ahizpen (Halliwell izenekoak) bizitza kontatzen da, sorgin bihurtzen direnean. Dena San Franciscon (Kalifornia) gertatzen da. Ahizpa hauen helburua mundua gaiztakeriatik salbatzea da, beren identitateak ezkutatzen dituzten bitartean. Sorginduak dira munduko sorgin boteretsuenak elkar lan egiten dutenean, hiruko poteraren bidez.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorginduen ama (Patty) hil eta gero, ahizpak beren amona eta aitarekin geratu ziren. Penny, beren amonak, sorgina ere bai, ahalmenak kendu zizkien demonioetatik babesteko. Amonak sorginkeria kentzeko asmoa zuen, ahizpak handiak egitean, baina beti borroka zebilela ikustean ez zuen kentzen, horregatik sorginduak hasi ziren ahalmen magikoak zituztela jakin barik.

Amona hil eta gero Phoebe, ahizpa batek New York-era doa bere aitaren bila (bere aita amonarekin utzi zituen sorginak zirela jakitean). Hilabete batzuk pasa eta gero San Frantziskora bueltatzen da, diru arazoak direla eta. Etxean dagoen lehenengo gauean, Ouijak esaten die etxeko atikora joateko, baina Prue eta Piper ez dute joan nahi, horregatik Phoebe bakarrik joaten da.

Orduan Phoebek Itzalen Liburua aurkitzen du, beren arbasoekek idatzia, lehenengo orrian dagoen sorginkeria irakurtzen du eta beren ahalmenak askatzen ditu.

Sorginduen ahalmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prue, ahizpa nagusiena, telekinesia zuen (gauzak edo pertsonak pentsamenduarekin mugitu ahal zituen, geroago astralki proiektatzen ikasi zuen (klon astral bat sortu ahal zuen eta hau ezin zen zauritu).

Piper, erdiko ahizpa, pertsona eta gauzak gelditu ahal zituen, eta geroago ere partikulak azeleratzen jakingo zuen, hauek eztanda egin arte.

Azkenik Phoebe, txikiena, premonizioak zituen; geroago enpatia (besteek sentitzen dutena sentitu) eta lebitatuko zuen.

Ordutik aurrera beren botereak inozenteak, magiarik gabeko pertsonak sorgin txarretatik eta demonioetatik babesteko erabili zituzten. Baina egun batean, Shax deabruarekin burrukan ari zirela mundu osoa ikusi zituen, eta beren etxetik atera ere ezin zuten.

Prue-k bere ahalmenak erabiltzen ditu sorgina zela esaten zuen emakume zoro bat etxetik botatzeko. Emakume hau Piperri tiro egiten dio. Prue Leori, bere aingerua, deitzen dio, baina hau ezin dio entzun inframunduan dagoelako Phoeberekin. Orduan, Pruek Piper hospitalera eraman nahi du, baina jendea ez dio pasatzen usten entrebista bat nahi duelako. Prue, desesperatuta telekinesiaren bidez jendea botatzen du. Horren ondorioz, Piper hiltzen da eta S.W.A.T.-ek Prue hil nahi du, jendearentzako arrisku bat zelako.

Phoebe Iturriarekin" (azpimunduan agintzen zuena) tratu bat egiten du, bera azpimunduan geratzen da denboran atzera egiten badu. Atzera egiten da denboran baina Phoebek ez dagoenez laguntzeko Shax-ek suzko bola batekin zauritzen ditu Prue eta Piper.

Leo bueltatzen denean Piper salbatzen du baina Prue hil egiten da. Gero, Phoebe ere bueltatzen da, Cole deabruaren, bere benetako amorearen laguntzaz. Horrela hiruko boterea apurtzen da.

Bi edo hiru egun pasa eta gero amak esaten die beste ahizpa bat zutela (ama eta bere aingerua izan zuten alaba), baina adoptatua zela. Bilatzen dute Paige eta berriro hiruren boterea berreskuratzen da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charmed Aldatu lotura Wikidatan