Akenaton
| Akenaton (Amenhotep IV.a) |
|
Akenatonen soingaina. |
|
|
|
|
|---|---|
| K. a. 1353 – K. a. 1336 | |
|
|
|
| Jaiotza | K. a. 1372 |
| Heriotza | K. a. 1336 Aketaton (Tell el-Amarna) |
| Ezkontidea | Nefertiti |
Akenaton[1], «Eguzki-diskoaren zerbitzaria», jatorrizko izenez Amenhotep IV.a (edo grezierazko Amenofis IV.a) Antzinako Egiptoko XVIII dinastiako hamargarren faraoia izan zen. Bere erreinua K. a. 1353-1336 urte bitartean datatua dago, Egiptoko Inperio Berriaren barruan. Bere erreinuaren laugarren urtean izena aldatu zuen: Neferkeperura Akenaton.
Egiptoko gizartean muturreko eraldaketak bultzatzeagatik egin zen ezaguna, Aton jainko egiptoarra estatuko kultu ofizialean jainko bakarra balitz bezala izendatu baitzuen.
Biografia [aldatu]
Amenhotep IV.a erregeak bere erreinaldiko laugarren urtean Akenaton hartu zuen izena. Amenhotep III.aren seme eta Nefertitiren senarra zen.
Mistikoa eta erlijioaren eraberritzaile handia izan zen. Amon jainkoaren gurtza debekatu zuen eta haren ordez Aton, eguzki-diskoa, ezarri zuen; gero Tebas utzi eta hiriburu berria eraiki zuen, Aket-Aton («eguzki-diskoaren zeru-muga»), gaur egun Tell el-Amarna dena.
Erlijio sinkretiko ofiziala gaitzetsiz, monoteismoaren bidea hautatu zuen bere herriarentzat, egunero bizitza berpizten duen Eguzkiaren ontasuna aldarrikatuz eta harenganako maitasuna bideratuz. Iraultza honek erlijioa ez ezik estetikaren alorra ere hartu zuen, arte berri errealista eta literatura mistikoa sorraraziz. Erregeak berak landu zuen alderdi hau; haren Himno Handiaren oihartzuna Bibliako Salmoetan dago.
Alabaina, erlijiozko jardueretan erabat murgildu eta kanpo politika alde bat utzia izanik, kanpoko lurralde guztiak galdu zituen Egiptoko inperioak (Mitanni, Siria, Palestina).
Haren ondorengoak, Tutankamonek, lehengo ordena berrezarri zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Ikus EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.