Astrologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Astrologia gizakien patua ezagutzea eta aurresatea, eta ezagutza horrekin etorkizuneko gertaerak iragartzea helburu duen sinesmen multzoa da. Astrologoek ezagutzara heltzeko astroen posizioa eta mugimendua behatzen dute. Zientzialarien ustez, astrologiak zientzia-oinarririk ez duen sineskeria edo sasizientzia baino ez da.

Antzina, astronomia eta astrologia bat zetozen, eta ia ez ziren elkarrengandik bereizten. Baina berpizkundeaz geroztik, biak elkarrengandik urruntzen hasi ziren arrazionalismoa filosofia-korronteari esker.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Astrologia Aldatu lotura Wikidatan