Astrologia
Wikipedia(e)tik
Astrologia gizakien patua ezagutzea eta aurresatea, eta ezagutza horrekin etorkizuneko gertaerak iragartzea helburu duen sinesmen multzoa da. Astrologoek ezagutzara heltzeko astroen posizioa eta mugimendua behatzen dute. Zientzialarien ustez, astrologiak zientzia-oinarririk ez duen sineskeria edo sasizientzia da.
Antzina, astronomia eta astrologia bat zetozen, eta ia ez ziren elkarrengandik bereizten. Baina berpizkundea geroztik, biak elkarrengandik urruntzen hasi ziren arrazionalismoa filosofia-korronteari esker.