Atari:Ameriketako Estatu Batuak/Artikulu nabarmena

Wikipedia, Entziklopedia askea

Oscar Sariak Ameriketako Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzia Akademiak banatzen duen sariak dira. Sariaren benetako izena Merituko Akademia Saria da, baina mundu guztiak Oscar deitzen diote, nahiz eta izen hori nondik datorren inork ez dakien.

Lehenengo Oscar Sarien ekitaldia 1929ko maiatzaren 16an Hollywoodeko Roosevelt Hotelean egin zuten 1927 eta 1928ko filmak saritzeko. Aurkezleak Douglas Fairbanks antzezlea eta William C. DeMille zinema zuzendaria ziren. Anita Page aktorea da ekitaldira joan zirenen artean bizirik dagoen bakarra. 80. Oscar Sarien ekitaldia 2008ko otsailaren 24an egin zuten Hollywoodeko Kodak Antzerkian, Jon Stewart aurkezlea zena.

Artxiboa