Film

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eadweard Muybridge-en Zoopraxiskopioa

Filma edo pelikula zinema zuzendari batek kamera baten bidez grabatu eta muntaia-prozesuaren ondoren publikoari aurkezten dion zinema-lana da. Izena erabilitako euskarriarengatik datorkio. Izan ere, argazkiarekiko sentikortasuna duen materialezko zintak izaten ziren, inpresioz irudi fotografiko eta zinematografikoak gordetzen zituenak. Zinta horiek dituzten fotogramak era bizkor eta jarraian ikusten direnean (gutxienez 18 fotograma segundoko), mugimenduaren ilusioa sortzen dute, gizakien erretinak une batez irudia gordetzen baitu. Gaur egun, zinema egiteko eta ikusteko euskarrien eskaintza zabalagoa da.

Filmak arte-lan mota bat ere badira, zeinek kulturaren gainean eragin handia daukaten, entretenimendu iturri arrakastatsua izan baitaiteke. Zinemako bista-elementuek komunikatzeko ahalmen unibertsala ematen diote filmari, hizkuntzen arteko trabak azpititulu edo bikoizketen bidez gaindituta. Film batzuk mundu osoan bilakatu dira ospetsu.

Film baten zuzendaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolex H16 Reflex 16 mm kamera.

Film baten zuzendaritzak hiru zati ditu: aurrekoizpena, ekoizpena (tartean filmatzea duena) eta ekoizpen ostekoa.

Neurri bateraino, zinema ekoizleak aurrekoizpenaz, zinema zuzendariak filmatzeaz eta editoreak ekoizpen ostekoaz arduratzen dute, hala ere, ekoizle eta zuzendariaren izaerak batzuetan besteen zatiak behatu baino tutelatu egiten dituzte[1].

Aurrekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zati honetan film bat behar dituen prestatze-lan guztiak egiten dituzte: finantza-iturriak lortu, kokalekuak aukeratu, aktoreak bilatu.

Gidoia idazteko ideia bat beharrezkoa da. Batzuetan hau jatorrizkoa da, baina askotan eleberri batean, jadanik egindako film batean edo telesail batean dago eta egokitzen dute.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmatzean aktoreek ez ezik, soinu ingeniariak, kameralariek, eszenografoek, argitzaileek, makillatzaileek, jostunek, ile-apaintzaileek, idazkariek eta beste hainbat langilek ere hartzen dute parte.

Zati honen arduradun nagusia zinema zuzendaria da[2], bere eginkizun asko eskuordetu behar duena.

Ekoizpen ostekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin filma grabatua, ekoizpen osteko lanak egin behar dituzte. Horietatik nagusienetariko bat efektu bereziak gehitzea da. Nahiz eta batzuk jadanik filmatzean sortu, askok hemen sartzen dituzte (konputagailuaren bidezko animazioak, gaininpresioak, eta abar).

Orduan filmaren azken emaitza lortzen du editoreak. Honek, zuzendariak lagunduta, filmatuta dauden ehundaka metro pelikula hautatu eta, behin enkoadraketa aukeratu eta batzuetan eszena batzuk errepikatu ondoren, muntaketa egin eta koherentzia ematen dio filmari.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

zinema-areto bat Darmstadten.

Behin ekoiztua, lehendabizikoz antzerki edo zinema batean aurkezten diote ikus-entzuleei[3]. Historian aurkezpen hauek bertan egin dute horixe baitzen banaketa egiteko modu bakarra.

Hala ere 1970eko hamarkadaz gero, telebistak filmak programatzeari ekin eta film batzuk telebistaren bidez ikusi zitezkeen. Egungo banaketa anitza da, zinema eta telebistaz gain, bideokasete, DVD edo Interneten bidez ikusgai daudelako.

2000. urtean egindako ikerketa baten arabera, Hollywoodeko estudioen diru-sartzeak %26a zinemen sarreretatik, %46a VHS eta DVD salmentetatik eta %28a telebistatik (irekian ematea, kable eta pay-per-view) zetozkien[4]

Teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko zeluloide, azetato edo poliesterrean oinarritutako eta argiarekiko sentikorra den filma erabiltzen bazuen ere, bideoa sortu zenetik (hasieran analogikoa eta egun digitala) geroz eta gehiago erabiltzen da filmak egiteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Film Aldatu lotura Wikidatan