Atari:Eguzki-sistema/Nabarmendutako artikulua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabarmendutako artikulua

Ilargia (aitzineuskaraz: *(h)iL(e)-argi) Eguzki-sistemaren bostgarren sateliterik handiena eta Lurraren satelite bakarra da, honen inguruan biraka dabilena. Ilargia eta Lurraren artean, batez beste, 384.400 km daude. Urtero distantzia hau 3.82±0.07cm hazten da, hala ere, ratioa ez da konstantea. Orbita eliptikoa du: distantziarik txikiena -perigeoa- 356.000 kilometrokoa da eta handiena -apogeoa- 406.000 kilometrokoa.

Ilargia Lurretik lau modu desberdinetan ikus daiteke. Modu bakoitzak aldi izena jaso du. Ilargialdiek Ilgora, Ilbehera, Ilberria eta Ilbetea dute izena. Lehen alditik laugarrenera 27 egun, 7 ordu, 43 minutu, eta 11,47 segundo pasa behar dira.

Sorrera[aldatu iturburu kodea]

Teoria batzuen arabera, ilargiaren sorrera duela 4,527 ± 0.010 mila milioi urte gertatu zen, hau da eguzki-sistema baino 30–50 milioi urte eta gero. Teoria hauen artean Lurreko azaletik indar zentrifugoaren bidezko sorrera, lehenik zegoen gorputz baten harrapaketa grabitazionalarena eta beste asko.

Egun dagoen hipotesirik onartuena ordea talka erraldoiarena da: Marteren tamaina zuen gorputz batek oraindik osaketan zegoen Lurra jaioberria kolpatu zuen eta jaurtitako materiala Lurraren inguruan orbitatu ondoren bat egin eta satelitea sortu zuen. Ordenagailu bidezko simulazioen arabera, Ilargia sortu zuen materialaren gehiengoa gorputz erasotzailetik atera zen, nahiz eta simulazio berrietan Lurretik atera zela agertu. Gainera, meteoritoen ikerketek Marte edo Vesta bezalako eguzki-sistemaren barneko gorputzek Lurra baino oxigeno eta tungsteno isotopo-osaketa ezberdinak dituztela diote eta Ilargia, berriz, nahiko parekoak.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...