Atari:Irlandako Ataria/Ipar Irlanda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ipar Irlanda

Ipar Irlanda (ingelesez, Northern Ireland; Ulsterko eskozieraz Norlin Airlann; gaelikoz Tuaisceart Éireann), Erresuma Batuko lurralde administratibo bat da, Irlandako irlaren ipar-ekialdean. Irlandako Ulster eskualde historikoaren zati handiena da. Unionistek Ulster deitzen diote, baina abertzaleek ez dute izen hori onartzen, beraientzat Ulster lurralde zabalagoa delako.

Irlandaren independentziaren aurretik, 1922an, irla osoa Erresuma Batuaren zati zen. Urte horretan Irlandako 26 konderri independente izatera heldu ziren, baina iparraldeko 6k britainiarren esku jarraitu zuten, Ipar Irlanda izena hartuz.

Ipar Irlanda geografikoki gehiengo unionista (Erresuma Batuaren zati izaten jarraitu nahi dutenak) izan zezan egituratu zen, eta komunitate protestanteari abantailak eman izan zitzaizkion. Apurka ordea, biztanleria katolikoa proportzioz bizkorrago hazten ari da, protestanteak gutxitzen ari diren bitartean. ... Gehiago Irakurri