Ulster

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ulster / Uladh
Uladh
Ulstèr
Ulstergo bandera
Mapa
Ulstergo mapa
Datuak
Azalera: 24.481 km²
Biztanleria: 1.931.981 (gutxi gorabehera)

Ulster[1]ingelesez eta eskozieraz— edo Ulaidh[1]irlanderazIrlandako lau probintzia tradizionaletako bat da; Belfast du hiriburua. Beste hirurak honako hauek dira: Leinster (Dublin da hiri handiena), Munster (Cork du hiri handiena) eta Connacht (Galway da hiri handiena).

Ulsterrek ia bi milioi biztanle ditu 24.481 kilometro karratutan. Belfasten, milioi erdi baino gehiago bizi dira. Hurrengo hiri handienak, Derryk, ozta-ozta 100.000 biztanle ditu.

Ulsterko zati bat Ipar Irlanda britainiar lurraldea da; beste zatia, Irlandako Errepublikan dago.

Eduki-taula

Banaketa administratiboa [aldatu]

Probintziako bederatzi konderrietatik seik Ipar Irlanda osatzen dute, eta Erresuma Batuko zatia da gaur egun ere, Irlandako gainerako lurraldeek 1921ean estatu bereizia sortu arren. Jende askok, batez ere unionistek, Ipar Irlandako sei konderriei Ulster deitzen diete.

Hiru konderri aldiz Irlandako Errepublikaren barnean daude.

Historia [aldatu]

Hizkuntzak [aldatu]

Ulsterko gehienek hiberno-ingelesa (hots, Irlandako ingelesa) hitz egiten dute ama hizkuntza gisa.

Salbuespena Donegalgo gaeliko-hiztunak dira (Gaeltacht). Kantonera da hirugarren hizkuntza, Belfasteko Txinako etorkinak direla eta. Izan ere, Belfast da Europako per capita txinatar jatetxe gehien duen hiria. Eskozieraren Ulsterko aldaera ere —Ulsterko eskoziera— mintzatzen da Antrim, Down, Derry eta East Donegalen.

Gaeltachteko herriak [aldatu]

Hauek dira Ipar Irlandako irlanderadun herriak, Donegalgo konderrian kokatuta daudenak:

Pertsonaia ezagunak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. a b 154. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-04-14