Eskoziera
- Artikulu hau Eskoziako germaniar hizkuntzari buruzkoa da; Eskoziako zelta hizkuntza gaitzat duena beste hau da: Eskoziako gaelera
| Eskoziera Scots |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | ||
| Eskualdea: | Eskoziako Lowlands eta Caithness, Orkada eta Shetland uharteak, Ulster | |
| Hiztunak: | 1,5 milioitik gora: — Eskozia: 1,5 millioi (Eskoziako Erregistro Orokorraren Bulegoa, 1996). — Ipar Irlanda: 30.000 (Northern Ireland Life and Times Survey, 1999). — Irlandako Errepublika: ofizialki zehaztu gabe dago, baina ehunka batzuk Donegalgo konderrian. |
|
| Rankina: | Ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Germaniarra Mendebaldeko germaniarra Anglo-frisiarra Ingalaterrakoa Eskoziera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Ez du. — Eskoziako Gobernuak "hizkuntza tradizional" gisa sailkatua. — "Gutxiengo baten edo erregio baten hizkuntza" Europako hizkuntza gutxitu edo erregionalen Kartaren arabera, Erresuma Batuak 2001ean onartua. — "Hizkuntza tradizionala" 1999ko Ipar eta Hego Irlandaren arteko Kooperazio Hitzarmenaren arabera. |
|
| Erakunde araugilea: | — Eskozia: Ez du, Eskozieraren Hiztegiak autoritate handia du. — Irlanda: Ez du, nahiz eta Ulster-Scots Agency sortu den, Ostiral Santuko Akordioan bere promozioa eta zaintzea zehazten da. |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | sco | |
| ISO 639-3: | sco
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Eskoziera[1][2] (hizkuntza hartan, Scots edo Lallans) Eskoziako lurralde behereetan hitz egiten den germaniar hizkuntza bat da. Ipar Irlandako eta Irlandako Errepublikako lurralde batzuetan ere mintzatzen da. Eskoziera, Eskoziako gaelerarekin batera, Eskoziako berezko hizkuntza da, nahiz eta ingelesa nagusi den.
Ipar Irlandan mintzatzen den aldaerari Ulsterko eskoziera (hizkuntza hartan, Ulster Scots, Ullans, Hiberno-Scots edo Scotch-Irish) deritzo. Ikerlari gehienen iritziz eskozieraren dialektoa da, nahiz eta batzuek hizkuntza bereizia dela aldezten duten. Ostiral Santuko Akordioan hizkuntza hau babestea onartu zuten, eta Ulster-Scots Agency edo Tha Boord o Ulstèr-Scotch delakoak babestu eta arautzen du.
Eduki-taula |
Eskoziera eta ingelesa [aldatu]
Autore askoren ustez, eskoziera ingelesaren dialektoa da. Kontuan izan behar da eskoziera eta ingelesa oso antzekoak direla. Eskozieraren hizkuntza beregainaren izaera defendatzen dutenek, aldiz, eskozieraren eta ingelesaren jatorri desberdinak azpimarratzen dituzte, bi hizkuntzen arteko desberdintasuna markatzeko: eskozieraren jatorria, horrela, ez dago ‘antzinako ingelesean’ soilik, ingelesarekin gertatu bezala, baizik eta antzinako ingelesean eta Eskandinaviako germaniarrean[3].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ «eskoziera [...] gaur egun [Eskozian] egiten den ingeles dialektala da». (Euskaltzaindia: 47. araua: Hizkuntza hilak eta klasikoak).
- ↑ UNESCO etxea- Munduko hizkuntzen amaraunean, scotsera deritzo.
- ↑ Ibidem.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
|
|||||||||||