Atari:Ugaztunak/Nabarmendutako artikulua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabarmendutako artikulua Ba al zenekien?

Ipar-katamotza (Lynx lynx) Europa eta Siberiako tamaina ertaineko katu basatia da. Europako felidorik handiena da ipar-katamotza, basakatua baina hiru-lau handiz handiagoa. Europako hirugarren harrapari handiena da, otsoa eta hartz arrearen atzetik.

XIX. mendearen erdi aldera banaketa zabala zuen Europa osoan, baina giza jardueraren eraginez, leku ezkutu eta helezinenetara baztertua izan da. Egiaztatutako datuen arabera, Euskal Herrian 1936an ehizatu zen azken katamotza. Nafarroako Alaitz mendi-multzoan harrapatu zuten hain zuzen. Hala ere, badirudi oraindik Euskal Herriko Pirinioetan, Nafarroan zein Zuberoan katamotzak geratzen omen direla, azken urteetan arrasto-behaketak eta behaketa zuzenak aipatu baitira Iratin, Santa Grazin eta Pirinioetako beste hainbat lekutan. Ez bakarrik Euskal Pirinioetan, baizik eta mendi multzo osoan barrena. Edonola ere, oraindik baleude, Pirinioetara erabat mugatuta leudeke eta galtzeko arrisku larrian. Pirinioetako balizko katamotz hauen iraupenak eztabaida bizia pizten du oraindik ere adituen artean. Batzuek erabat defenditzen dute presentzia hau eta beste hainbatek berriz zeharo ukatu.

Ipar katamotzaren azpiespezie ugari dago, eta haren ondorioz aldakortasun handia dago kolore zein tamainetan.

Kondaira eta sinismen askoren protagonista Erdi Arotik, egun bere berreskurapenak eztabaida bizia pizten du ehiztari, artzain eta naturazaleen artean Europan barrena.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...