Atenasko metroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atenasko metroko lineak

Atenasko metroa (Attiko Metro grezieraz), Atenas eta inguruko herriak batzen dituen garraiobidea da. 1954. urtean inauguratu zen eta gaur egun hiru lineak osatzen dute. Sarearen luzera 52 kilometroko luzera da eta guztira 56 geltoki ditu. Gaur egun geltoki berrien eraikuntza martxan da, 2008. urtean zehar inauguratu zirenak.

Eduki-taula

Lineak [aldatu]

Atenasko metroak hiru linea ditu, lehen linea "ISAP" izenarekin ezagutua "Athens-Piraeo Trenbide Elektrikoak" enpresak kudeatzen du eta gainontzeko bi lineak "Attiko Metro S.A." enpresak.

ISAP linea [aldatu]

ISAP edo Linea berdea jatorrian Atenas erdigunea Pireoarekin batzen zuen aldirietako linea izan zen. Gaur egun metro sareko lehen linea da, 26 geltoki eta 25,657 kilometro luzerarekin.

Linea honek Kifissia eta Pireoa batzen ditu.

Linea gorria [aldatu]

Metroaren bigarren lineak Anthoupoli eta Agios Dimitrios batzen ditu. Lineak 11,6 kilometro ditu eta 1991eko azaroan zabaldu zen, hirugarren linearekin batera.

Linea urdina [aldatu]

Metroaren hirugarren lineak Egaleo eta Atenasko nazioarteko aireportua batzen ditu. Kanpoalderago dagoen aldirietako tartea kontuan izan gabe, linea urdinak 16,4 kilometro ditu.

Argazkiak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]


Geografia
Grezia
Artikulu hau Greziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.