Atlantic City

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Atlantic City

—  Hiria  —
AC boardwalk.jpg
Atlantic Cityko bandera
Izen ofiziala City of Atlantic City
Herrialdea
Estatua
Konderria
 Ameriketako Estatu Batuak
New JerseyNew Jersey
Atlantic
Koordenatuak 39°21′54″N 74°26′21″W / 39.36500°N 74.43917°W / 39.36500; -74.43917Koordenatuak: 39°21′54″N 74°26′21″W / 39.36500°N 74.43917°W / 39.36500; -74.43917
Atlantic City non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa
Atlantic City
Eremua 44,125 km2
Garaiera 0 m
Biztanleria 39.558 bizt.
Dentsitatea 896,5 bizt./km²
Sorrera 1829
http://www.cityofatlanticcity.org/

Atlantic City, New Jersey estatuko hiria. Atlantic konderrian dago, AEBn.

Jokoan aritzeko kasinoengatik eta aisialdirako eskaintzen dituen aukerengatik da ezaguna.

Estatu Batuetako 2010eko erroldaren arabera, 39.558 biztanle ditu, eta 44.125 km²-ko azalera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Jersey estatuaren hegoaldean dago hiria, Ozeano Atlantikoari begira, eta New York eta Filadelfia hirietatik nahiko hurbil. Hori dela eta, leku paregabea iruditu zitzaien eraikuntza-enpresei, aukera handiak eskaintzen baitzizkien hiri handi horietako jende aberatsa erakartzeko. 1854an, trenbidez lotu zituzten Atlantic City eta New York eta Filadelfiako hiriguneak, eta, hala, leku ezagun bihurtu zen oporrak pasatzeko hiri gisa.

1870ean, pasealekua eraiki zuten hondartzaren zati baten ertzean, parean zeuden hoteletara hondarra sar ez zedin. Pasealekuak helburua betetzen zuela eta jendeak gustuko zuela ikusirik, behin baino gehiagotan luzatu zuten. Gaur egun, munduko pasealekurik luzeena da.

Estatu Batuetan alkohola debekatu zuten garaian, ez ikusiarena egiten zuten agintariek Atlantic Cityn. Enoch L. Johnson mafiaburua agintean zela, dibertimendu- eta opor-leku bihurtu zen hiria. Garai hartan, goraldia izan zuen hiriak, legez kanpoko alkoholak, jokoak eta eraikuntza-proiektuek uzten zuten diruari esker.

II. Mundu Gerraren ondoren, ordea, gainbehera etorri zen Atlantic City, eta ustelkeria, pobrezia eta krimena gailendu ziren.

1976an, hiria suspertzeko ahaleginean, New Jerseyko boto-emaileek onespena eman zioten lehen kasinoari. Hala, 1978an zabaldu zuten Resorts International, Estatu Batuen ekialdeko legezko lehen kasinoa. Orduz geroztik, kasino gehiago ireki zituzten itsasertzeko pasealekuan. Gaur egun, hamabi kasino daude Atlantic Cityn, eta Estatu Batuetako bigarren joko-hiria da, Las Vegasen atzetik.

Monopoly City deitzen diote hiri honi; izan ere, Atlantic Cityko kaleen izenak jarri zizkioten Monopoly mahai-joko ezaguneko kaleei.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Atlantic Cityko aireportua, 1981-2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22 22 28 33 34 38 40 39 34 32 27 23 40
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6 7 11 17 22 27 30 29 25 19 14 8 17.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -19 -17 -16 -6 1 7 12 10 6 -3 -13 -16 -19
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5 -4 -0 5 10 16 19 18 14 7 2 -3 6.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 87 73 96 83 80 62 85 106 77 69 75 81 974.6
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) 10.1 9.5 10.3 11.6 10.6 9.4 9.2 8.7 8.0 8.1 9.3 10.2 115
Elur egunak (≥ 0.1 in) 3.1 3.0 .9 .3 0 0 0 0 0 0 .1 1.7 9.1
Eguzki orduak 151.9 158.2 204.6 219.0 244.6 267.0 275.9 272.8 228.0 201.5 147.0 133.3 2503.8
Iturria: [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atlantic City Aldatu lotura Wikidatan