Atlantis (HSK 2)

Koordenatuak: 4°12′S 18°42′W / 4.2°S 18.7°W / -4.2; -18.7
Wikipedia, Entziklopedia askea
Atlantis (HSK 2)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaBremer Vulkan (en) Itzuli
Historia
Zerbitzuaren hasiera1937
KudeatzaileaKriegsmarine
Erregistro-herrialdeaAlemania
GatazkaBigarren Mundu Gerra
JabeaDDG Hansa (en) Itzuli -
Kokapena
Koordenatuak4°12′S 18°42′W / 4.2°S 18.7°W / -4.2; -18.7
Ezaugarriak
Dimentsioak8,7 (zingoa) × 18,6 (zabalera) × 155 (luzera) m
Erruna18,7 m
Zingoa8,7 m
PropulsatzaileaDiesel-motor
Identifikazioa

Atlantis bere Goldenfels motonabe bat zena eraldatu osteko alemaniar Hilfskreuzer (gurutzeontzi laguntzailea) bat izan zen. Bere hizkiak HSK 2 (Handelsstörkreuzer o crucero interruptor de comercio) edota Schiff 16 (16. Nabea) ziren, eta itsasontzi honetako buru Bernhard Rogge kapitaina izan zen, honek eta eskifaia osoak Burdinezko Gurutzea domina bereganatu zuten. Bere babeslekua Bremengo portua zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940ko martxoaren 30ean itsasoratu eta 1941eko azaroaren 22an Hego Ozeano Atlantikoan U-126 urpekontziari erregaia iragaten ari zitzaion unean HMS Devonshire gerraontziak urperatu zuen.

Bere jarraieko nabigazioak iraun zituen 603 egunetan zehar (oraindik hautsirik gabeko errekorra) 16 merkatalontzi aliatu urperatu eta 6 atzeman zituen, denera 145.960 tn. Ia munduko zazpi itsasoetan barrena ibili zen, aliatuen merkataritza itoaz eta euren ametsgaiztoa bilakatuaz. Suntsiketa arrastoa ez ezik, gerra batean arraroa denataz ere oroituarazia da: etsaiak berak nahitaez onartzen duen gizalegea eta errukia ere azaldu zituen.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bernhard Rogge kapitainaren Atlantis gerraontziak bere etsaiak atzeman eta ustekabean atzemateko asmoz merkatalontzi arruntaz mozorrotu ohi zen (bertako eskifaia japoniar neskatxa dohakabez mozorrotzera ere iritsi zelarik). Azken unean, ari larruz mozorrotutako otsoak bere trikimailua agertuarazi eta alemaniar gerra bandera goratu ohi zuen, une berean Fallen Tarnung! ohiura bere mozorroa eta gezurretazko egiturak erortzen utzi eta kanoiak azaltzen zituen bitartean. Beharbada trikimailu honek iruzurra egitea dirudi, baina itsasoko legediaren arabera erabat onartuta dago, betiere erasoa burutzeko unean ontzi erasotzaileak bere benetako bandera goratzen baldin badu.

Atlantis ontziaren harrapakinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasontzia Data Desplazamendua Helmuga Itsasontzia Data Desplazamendua Helmuga
1 Scientist 03/05/1940 6.200 tn. Urperatua 12 Ole Jakob 10/11/1940 8.305 tn. Atzemana
2 Tirranna 10/06/1940 7.230 tn. Atzemana 13 Automedon 11/11/1940 7.530 tn. Urperatua
3 City of Bagdad 11/07/1940 7.505 tn. Urperatua 14 Mandasor 24/01/1941 5.145 tn. Urperatua
4 Kemmendine 13/07/1940 7.770 tn. Urperatua 15 Speybank 31/01/1941 5.150 tn. Atzemana
5 Talleyrand 02/08/1940 6.730 tn. Urperatua 16 Ketty Brövig 02/02/1941 7.300 tn. Atzemana
6 King City 24/08/1940 4.745 tn. Urperatua 17 Zam Zam 17/04/1941 8.300 tn. Urperatua
7 Athelking 09/09/1940 9.555 tn. Urperatua 18 Rabaul 14/05/1941 6.810 tn. Urperatua
8 Benarty 10/09/1940 5.800 tn. Urperatua 19 Trafalgar 24/05/1941 4.530 tn. Urperatua
9 Commissaire Ramel 20/09/1940 10.060 tn. Urperatua 20 Tottenham 17/06/1941 4.760 tn. Urperatua
10 Durmitor 22/10/1940 5.620 tn. Atzemana 21 Balzac 22/06/1941 5.375 tn. Urperatua
11 Teddy 09/11/1940 6.750 tn. Urperatua 22 Silvaplana 10/09/1941 4.790 tn. Atzemana

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]