Itsaspeko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alemaniako itsaspeko handia.

Itsaspekoa ur azpian mugitu daitekeen ontzia da, hala gerrarako nola arlo zibilean erabiliak. XVII. mendean lehenengo modeloak egin zituzten, eta XVIII. mendean hasi ziren erabiltzen militarki. Lehen Mundu Gerran oso modu zabalduan eraiki eta eraiki zituzten.

Itsas azpian zein gainaldean ibil daiteken ibilgailua dugu. Itsaspekoa osatzen duen sistema ez da oso konplexua; murgiltze tanke batzuez baliatzen da ur azpian sartu eta bertan mantendu ahal izateko (helburuaren arabera denbora gehiago ala gutxiago irauten dute. Batetik, gerrarako prestatuak daudenak urte eta erdiz iraun dezakete eta, bestetik, badira bi pertsonentzako eta ordu gutxirako irauten dutenak). Gainazalean daudenean tanke horiek haizez beterik daude (haizeak urak baino dentsitatea baxuagoa duenez, flotatu egiten du)eta murgildu ahal izateko, tanke horiek urez betetzen dituzte (honela, itsaspekoak pisutsuago bilakatzen dira eta hondoratu egiten dira). Berriz gainazalera bueltatzeko aurkako prozesua egiten da. Hau da, aire konprimatua txertatzen da tanke horietan eta goruntz egiten du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsaspeko Aldatu lotura Wikidatan


Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.