Auñamendi Eusko Entziklopedia
Wikipedia(e)tik
(Auñamendi Entziklopediatik berbideratua)
Auñamendi Eusko Entziklopedia Euskal Herriari buruzko kontsulta zientifikorako entziklopedia digital bat da, Eusko Ikaskuntzak Euskomedia fundazioaren bidez 2010eko martxoaren 30ean Interneten argitaratua. Izan ere, Internet bidez dohainik kontsulta daiteke. Bernardo Estornes Lasaren Enciclopedia Auñamendi ospetsuko 150.000 artikuluak hartu zituzten entziklopedia berrirako oinarritzat, eta Eusko Ikaskuntzaren bildumako 350.000 dokumentuak erantsi zizkioten. Gainera, 300 kolaboratzaile inguru ari dira artikuluak berritzen, osatzen, euskaratzen edota ekarpen berriak egiten.[1]
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Anakoz Amenabar: «Estornestarren uztaren jarraipena», Berria, 2010-03-31.
[aldatu] Kanpo loturak
- Auñamendi Eusko Entziklopedia, Interneten dohainik kontsultagai.