Entziklopedia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Entziklopedia bat

Entziklopedia bat giza jakintzaren bilduma bat da. Hitza grezierazko enkyklios paideia terminotik dator, zeinaren hitzez hitzeko itzulpena "guztia zirkulu batean" den, eta esanahi "hezkuntza orokorra" duen.

[aldatu] Testu entziklopediko baten ezaugarriak

Entziklopediako artikuluek beste formatu literarioetatik bereizten dituzten ezaugarriak dauzkate:

  • Oso sintetikoak dira, informazio laburtua eskaintzen saiatzen delarik.
  • Informazioa eskuratu ahal izateari ematen zaio berebiziko garrantzia.
  • Objetibotasuna dute helburu, subjektibotasuna edo iritziak alde batera utziz.
  • Bertako irudiak eraginkortasunaren arabera erabakitzen dira, eta ez estetikaren arabera.
  • Egile asko izan ditzake.

[aldatu] Entziklopedia baten edukiak

Entziklopedia batetako edukiak, gaiak edozein dela ere, baldintza batzuk betetzen dituzte:

  • Interes unibertsalekoak dira: Edonori interesa dakiokeen informazioa dauka, eta pertsona konkretu bati interesa dakiokeen informazio pertsonala.
  • Informazioak ez du interesa galtzen denbora aurrera doan heinean.
  • Informazio orokorretik hasi eta konkreturaino iritsiz sailkatzen da.
Beste hizkuntzak