Aul

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gunib izeneko aula, Dagestanen, Prokudin-Gorskyk 1905-1915 artean ateratako argazkian.

Aula (txetxenieraz oil, errusieraz аул, turkiar hizkuntzetan aul) Kaukasia inguruan (bereziki Dagestanen) aurki daitekeen herrixka gotortu mota da.

Izenaren jatorria turkiarra da eta herrixka esan nahi du hainbat turkiar hizkuntzetan.

Orokorrean harriz eraikiak, tontorren inguruan edo amildegien inguruan kokatzen dira, ustekabeko erasoen aurka babeste aldera. Etxeek bi pisutako garaiera izaten dute eta altuera desberdinetara kokatzen dira, etsaiei ezinezkoa egiten edonora heltzea bideen bitartez. Etxeak normalean hegoaldera begira egoten dira, eguzkiaren beroa baliatzeko eta iparraldeko haizeaz babesteko. Gehienetan aulak ez dira egoten lantzeko lur emankorren inguruan edo ur iturrietatik hurbil, beharrezkoa eginez ura bertara eramatea.

Svanetiko (Georgia) aulak, bere Erdi Aroko dorre bereizgarriekin, Gizateriaren Ondare daude izendaturik. Antzeko dorreak Kaukasia osoan aurkitu daitezke, bereziki Inguxetian.

XIX. mendean Errusiak Kaukasia inbaditu zuenean, aulak defentsa izugarriak ziren eta eraso zuzenaren bitartez bakarrik har zitezkeen, gehienetan. Txetxenian, errusiarrek hartu ezin izan zituzten zenbait aul famatu daude.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aul Aldatu lotura Wikidatan