Txetxenia
|
|
|
|---|---|
| Ereserkia: Txetxeniako Errepublikako ereserki nazionala | |
| Hiriburua | Grozny |
| Sorrera | 1991ko urtarrilaren 11 |
| Antolaketa | |
| Subjetu mota Barruti Federala Eskualdea |
Errepublika Hegoaldea Ipar Kaukaso |
| Kodea ISO 3166-2 |
20 RU-CE |
| Informazioa | |
| Azalera | 15.300 km2 |
| Biztanleria -Dentsitatea |
1.103.686 biztanle 72,1 bizt/km2 |
| Hizkuntzak ofiziala(k) | Errusiera, txetxeniera |
| Gobernua | |
| Presidentea | Ramzan Kadirov |
| Legebiltzarra | Parlamentua |
| Webgune ofiziala | |
Txetxeniako Errepublika (errusieraz Чеченская Республика / Chechenskaya Respublika; txetxenieraz Noxçiyn Respublik [Noxçiyçö] / Noxçiin Respublik(Paççẋalkx) [Noẋçiynçö]), Txetxenia gisa ezagutua, Errusiako Federazioko errepublika bat da. Hiriburua Grozny da. 1.141.362 biztanle zituen 2005ean.
Ipar-mendebaldean Stavropol Krai-rekin muga egiten du, ekialde eta ipar-ekialdean Dagestango errepublikarekin, hegoaldean Georgiarekin, eta mendebaldean Inguxetia eta Alaniako (Ipar Osetia) errepublikekin.
Errusiako Errepublika Sozialista Federatiboaren barruko eskualde autonomoa izendatu zuten Txetxenia, eta 1936an, Ingux-ekin batera, Txetxen-Ingux Errepublika Autonomoa bihurtu zen. 1944an, Stalinek Kazakhstan eta Kirgizistan aldera deportatu zituen txetxeniarrak eta inguxak. 1957an, Nikita Krushovek itzultzeko baimena eman zienean, errepublika autonomoa eratu zen ostera.
1990. urtearen bukaeran, Txetxeniako Kongresu Nazionalak Txetxen-Ingux Errepublikaren burujabetasuna adierazi zuen. 1991ko azaroan deitu ziren lehendakaritzarako hauteskundeak, eta Dzojar Dudayev hautatu zuten lehendakari. Honek, bere aldetik, Txetxeniako Errepublika Sobietar Batasunetik eta Errusiako Federaziotik independente deklaratu zuen. Errusiak txetxeniarren aurkako gerra hasi zuen lurraldearen kontrola berreskuratzeko. Hiru hilabeteko borroken ondoren beretu zuen hiriburua, Grozni, erabat suntsitua. 1995ean, errusiarrek eta txetxeniarrek su-etena izenpetu zuten lehenengo aldiz, baina borrokak ez ziren eten, eta 1996ko abuztuan txetxeniarrek hiriburua berreskuratzea lortu zuten, Dudayev gabe, errusiarren misil batek hil baitzuen. Hilabete horretan bertan, Errusiako Federazioak eta Txetxeniako Errepublikak lehenengo itunak izenpetu zituzten. 1997ko urtarrilean, Aslan Mashadon hautatu zuten errepublika berriko lehen lehendakari.
[aldatu] Kanpo loturak
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.