Aurora (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aurora (Guercinorena)

Erromatar mitologian Aurora, goizargia pertsonifikatzen duen jainkosa da. Eguzkiaren iristea iragartzeko zerutik hegan doan emakume zoragarri bat da: Bere anai-arrebak Eguzkia eta Ilargia dira. Senar eta seme-alaba ugari izan zuen. Bere seme-alabetako lau iparraldeko, ekialdeko, hegoaldeko eta mendebaldeko haizeak dira. Mitoaren arabera, bere malkoak dira ihintza sortzen dutenak bera, zeruan zehar hegan doala, bere seme bat hila izan zelako negarrez. Luzifer, bere semeetako bat, kristau mitologiak hartu zuen judutar mitologiako Satanas irudikatzeko. Aurora erromatarraren greziar mitologiako baliokidea, Eos jainkosa da.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak