Malko
Wikipedia(e)tik
Malko edo negar-tanta negar egitean edo betazalen artean barreiatu eta begi-atalen higidura erraz dezan malko-guruinek kopuru txikitan jariatzen duten likido argi eta gaziaren tanta da[1]. Malko aparatua malkoak isurtzen dituen organo multzoa da. Bi atal ditu: malko guruinak eta malko hodiak. Malkoek begia hezetzen eta garbitzen dute[2].
Zirrara handiek, tartean tristurak edo zorionak, atseginak, begien narritadurak, barreak eta aharrausiak malkoak areagotu ditzakete baita negarra sortu ere.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Malko, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=malko
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.