Aurra Sing

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aurra Sing
Star Warsen unibertso hedatua
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Garaiera1,83 m
JardueraPadawan (en) Itzuli
sari-ehiztaria
kriminala
Bestelakoak
IrakasleakAn'ya Kuro (en) Itzuli eta Ki Adi Mundi

Aurra Sing Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da.

Nar Shaddaan jaio zen. Haurra zenean padawan ikaslea izan zen eta bere irakaslea zen An'ya Kurorekin ezberdintasunak izan ondoren Jedi Ordena utzi zuen. Aurra Singek larruazal zuria eta falange gehigarri bana zuten hatzak zituen. Bere ilea gorria zen eta garondoaren goikaldean bilduta zuen mototx batekin.

Aurrak Aayla Securaren eta Ki-Adi-Mundi maisuaren aurka borrokatu zuen Tatooine planetan, Jedi Ordena utzi ondoren Aurra joan zen planeta. Planeta honetan Aurra ordainsari bilatzaile bezala aritzen zen eta Jedi asko hil izanaz harrotzen zen. Handik denbora batera Devaronera bidaiatu zuen, non bere irakaslea izan zen An'ya Kuroren aurka borrokatu zuen borroka basati batean. 66 agindua eman zenean Aurra Kashyyyk planetara bidalia izan zen Quinlan Vos maisua hiltzera, hau, bizirik irten ondoren, Aurra hiltzen saiatu zelarik, baina Aurra bizirik irten zen eta Darth Vaderri batzen zaio bere entrenamenduan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]