Darth Vader

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Darth Vader Star Wars film saga ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da.

Antagonista nagusia da jatorrizko trilogian, non Anakin Skywalker heroi tragikoa dela argitzen den.

Jatorrizko trilogiako Star Wars IV. Atala: Itxaropen berria, Star Wars V. Atala: Inperioaren kontraerasoa eta Star Wars VI. Atala: Jediaren itzulera filmeetan agertzen da. Anakinen eraldaketa Darth Vader bihurtu arte Star Wars III. Atala: Sithen mendekua filmean kontatzen da. Gainera, Unibertso hedatuko komiki, joko eta eleberri sail zabalean ere agertzen da.

Jatorrizko trilogiak pertsonaia ziborg beldurgarri eta galaxiako enperadorea den Palpatine edo Darth Sidiousen (Ian McDiarmidek eginiko papera) eskuineko eskua den sith bat bezala irudikatzen du, galaxiaren opresio bortitza aurrera daramana Aliantza Errebeldeko aktibistak harrapatuz. Jatorrizko trilogia girotuta dagoen garaiaren aurreko gauzak kontatzen dituen trilogian Klon Gerratako Jedi zaldun heroi bat bihurtzen den mutil esklabu bat bezala deskribatzen da. Orduan erortzen da indarraren alde ilunean Palpatinek manipulatu eta Jediei traizio eginarazi ondoren Errepublika Galaktikoa desegiteko. Jediaren itzulera filmean (sailaren azken unean kronologikoki) Vader damutu egiten da Inperioa desegiten laguntzeko, prozesu horretan bere burua sakrifikatuz.

Irudikapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko trilogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Star Warseko jatorrizko trilogian Darth Vader lehen antagonista da: eskrupulurik gabeko pertsonaia ilun eta gupidagabe bat. Galaxia Inperio ankerretik askatzen saiatzeko gerran ari den Aliantza Errebeldea suntsitzen saiatzen den Inperioko gobernari nagusietako bat.

Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IV. Atala: Itxaropen berrian, kronologikoki lehen filma dena, Vaderrek Heriotzaren Izarraren plano lapurtuak berreskuratzeko eta Aliantza Errebeldearen base sekretua aurkitzeko ardura du. Leia Organa printzesa (Carrie Fisherrek eginiko papera) harrapatu eta torturatzen du, estazio espazialeko komandantea den Wilhuff Tarkinek (Peter Cushingek eginiko papera) bere etxea den Alderaan planeta nola suntsitzen duen ikusten duena. Handik gutxira, Vaderrek bere argi sablea erabiliz bere antzinako irakaslea izan zen Obi-Wan Kenobiren aurka (Alec Guinessek eginiko papera) borrokatzen du, Heriotzaren Izarrera Leia askatzeko iritsi dena. Vaderrek Kenobi hiltzen du, Indarraren izpiritu bihurtuz. Vaderrek Luke Skywalker (Mark Hamillek eginiko papera) Yavineko guduan aurkitzen du, beragan indarraren etortze handi bat sentituz honek estazio espaziala suntsitu aurreko unean. Darth Vader Luke Skywalkerren ontzia den eta Han Solok (Harrison Fordek eginiko papera) gidatzen duen Milurteko Belatza suntsitzeko puntuan dagoenean, Vaderren ontzia jotzea lortzen du, suntsitu gabe baina espazioan noraezean bidaliz.

Star Wars V. Atala: Inperioaren kontraerasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperioaren kontraerasoa filmean Vaderrek Han Solo, Leia, Chewbacca (Peter Mayhewk eginiko papera) eta C-3PO (Anthony Danielsek eginiko papera) harrapatzen ditu Bespin planetan (lainoetako hiria) Luke borroka batetara erakartzeko. Lukek, Yodak (Frank Ozek eginiko papera) indarrean partzialki entrenatu duena, Vaderren aurka borrokatzen du, baina errez garaitua da Jaun Ilunak bere argi sablea erabiliz Luken eskuineko eskua mozten duenean. Une horretan adierazten du Darth Vaderrek bere benetako nortasuna Luken aita bezala eta berarekin batzeko aukera ematen dio Palpatine enperadorea elkarrekin suntsitu eta "galaxia aita-seme bezala gobernatzeko". Lukek eskaintza hau arbuiatzen du eta plataforma batetik erreaktore baten abismora botatzen da zabor hodi batek xurgatua izateko eta ondoren Lando, Chewbaccak, Leiak eta C-3POk erreskatatua izateko.

Star Wars VI. Atala: Jediaren itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jediaren itzuleran Lukek bere entrenamendu amaitu du eta Yodaren bidez Darth Vader benetan bere aita dela ziurtatzen du. Anakin Skywalkerren iragana ezagutzen du Obi-Wan Kenobiren izpirituaren bidez eta Leia bere arreba bikia dela jakiten du. Endor ilargira eginiko misio batean, tropa inperialen aurrean amore ematen du eta Darth Vaderrek enperadoreagana eramaten du. Bigarren Heriotzaren Izarraren barnean, orbitan eraikitzen ari dena, Palpatine Luke indarraren alde ilunera pasatzeko limurtzen saiatzen da, baina honek erresistitu egiten du eta bere haserrea azken uneraino kontrolatzea lortzen du, bere aita hiltzetik oso hurbil egon zela konturatuz.

Enperadoreak Darth Vader hiltzeko esaten dio horrela "bere patua betetzeko", Palpatinen ikastun berria bihurtzea. Lukek berriz ere ezezkoa ematen dio eta enperadoreak indar erauntsi bat askatzen du Skywalker gaztearen gainean. Hil zorian, Lukek laguntza eskatzen dio bere aitari. Vader, azkenean, bere maisuaren aurka itzultzen da eta Anakin Skywalker indarraren alde ilunetik askatua da, erreaktorearen nukleoaren barnera jaurtiz eta hilez. Prozesu honetan, Vaderri enperadorearen tximistak zauri hilgarriak eragiten dizkio. Hil baino une bat lehenago, Lukei mozorroa kentzeko eskatzen dio, bere begi propioekin ikusi ahal izateko. Lukek hala egiten du eta lehen aldiz aita-semeek euren aurpegiak elkar ikusten dituzte. Alde ilunetik erreskatatua, Anakin Skywalkerrek oraindik beragan ontasun pixka bat badagoela onartzen du eta berrerosita hiltzen da.

Star Wars III. Atala: Sithen mendekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sithen mendekuak Anakin Skywalker indarraren alde ilunera nola erortzen den kontatzen du. Klon Gerren azken egunetan, Palpatinek, (Errepublika Galaktikoko kantzilerra dena) Anakini Darth Sidious Jaun iluna dela esaten dio eta alde ilunera batzera tentatzen du bere emaztea, Padmé Amidala (Natalie Portmanek eginiko papera) erditzean hiltzetik salbatzeko modu bakarra zela esanez. Anakinek Palpatini laguntzen dio Mace Windu (Samuel L. Jacksonek eginiko papera) hiltzen, eta hala Darth Vader ikastun iluna bihurtzen da. Bere lehen misioa asaltu bidez Jedi tenplua hartzea eta mundu guztia hiltzea da, haurrak barne, Jedi guztiak suntsituz eta Palpatinek Errepublikaren errautsekin Inperio bat sortzeko bidea erraztuz.

Ondoren Vaderrek Mustafar planetara bidaiatzen du, non buruzagi separatistak bilduta dauden, eta gupidarik gabe hiltzen ditu. Han Vader Padméren bapateko presentziak ustekabean harrapatzen du, bere senarrak egindakoa ulertu duena eta berarekin ezkutatzeko erregutzen dio. Vaderrek, boterez gose, Padmék traditu egin nahi duela susmatzen du. Bere irakasle ohi eta laguna izan zen Obi-Wan Kenobiren agerpenak (Ewan McGregorrek eginiko papera) Vaderren buruan bere Padméri buruzko susmoak berresten ditu. Haserrearen haserrez, indarra erabiltzen du korderik gabe uzteko. Obi-Wanek eta Vaderrek euren argi sableekin borrokatzen dute bortizki, borroka honen amaieran Obi-Wanek Vaderri besoak mozten dizkiolarik. Vader, orduan, labatik hurbilegi irristatzen da eta erre egiten da hil zorian geratuz. Palpatine bere ikastuna salbatzeko garaiz iristen da eta Coruscantera eramaten du, non androide medikuek armajantzi beltz batekin, mozorro batekin eta arnas aparatu batekin janzten duten, jatorrizko trilogian bilauak duen itxura ezaguna emanez.

Vader bere onera itzuli eta Padmégatik galdetzen duenean, Palpatinek gezurra esaten dio, bere haserrearen eromenean berak hil zuela argudiatuz. Benetan, Padmé Amidala bere bi seme-alabak ziren Leia Organa eta Luke Skywalker erditu ondoren hil zen. Honek, Anakinen izpirituaren hondarrak suntsitzen ditu, nahigabetuta oihukatzen du indarrarekin bere inguruko gauza guztiak suntsituz. Azkenik Palpatinen ondora joaten da, non elkarrekin Heriotzaren Izarraren eraikuntza begiratzen duten.

Ekoizpena eta argitalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta kontzeptuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samuraien armajantzi osoa. Lucas jantzi hauetan inspiratu zen Darth Vaderrena sortzeko.

Darth Vaderren irudia Ralph McQuarrie artista kontzeptualak Vaderrek eta bere stormtrooperrek Tantive IV ontzi errebeldea erasotzen duten lehen eskena marraztu zuenean sortua izan zen. Hasiera batean, Darth Vaderrek ontzian sartzeko espaziotik hegan egin ahal izango zuela irudikatu zen, jantzi bat eta arnasa artzeko mozorro bat behar izango zituelarik.

Pertsonaiaren arnasaren soinu ospetsua Ben Burtt soinu ingeniariak sortu zuen, soinua, bere burua "snorkel" batetik arnasa hartzen grabatuz sortu zuena.

Vaderren jantzia da George Lucasek japoniar kulturagatik (batez ere samurai gerlariengatik) zuen interesa argi uzten duen arloetako bat da. John Molloren arabera, Vaderren kaskoa egiteko, eredu bezala, Lehen Mundu Gerrako alemaniarren kaskoak hartu ziren.

Antzezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Prowse 2006an. Aktore ingeles hau zen jatorrizko trilogian Lord Sitharen jantzia zeramana.

David Prowsek egin zuen Darth Vaderren papera Itxaropen berria izeneko filmaren filmazioan. Prowsek Darth Vader eta Chewbaccaren paperen artean aukeratu behar izan zuen, eta lehena aukeratu zuen, "jendeak gogoratuko zuela" esaten baitzuen. Filma egin ondoren James Earl Jones kontratatua izan zen Vaderren ahotsa bikoizteko Prowsenak kenduz, neurri batean Prowsen azentu gogorragatik (Ingalaterra mendebaldekoa). George Lucasek azkenik Jonesi eskaini zion Vaderren ahotsa trilogiako film guztietan egitea. Jones estuki identifikatu da paper honekin.

Jediaren itzulera filmean Lukek Darth Vaderri mozorroa kentzen dion eskenarako, Lucasek Sebastian Shaw aktorea aukeratu zuen berriki eraberritutako sitha irudikatzeko.

James Earl Jones Darth Vaderren ahots beldurtzailea egin zuena izan zen.

Darth Vaderren papera ordezko ugarik egin dute, horietatik nabarmenena Bob Anderson esgrima irakaslea delarik. Bob Andersonek Inperioaren kontraerasoa eta Jediaren itzulera filmeetako borroka eskena guztietan parte hartzen du. 1983an Mark Hamilli eginiko elkarrizketa batean honek zera esan zuen: "Bob Anderson izan zen benetan Vaderren papera egin zuena borroka eskenetan. Ustez hau sekretu bat zen, baina azkenean Georgei bidezkoa ez zela uste nuela esan nion. Bobek gogor lan egin zuen eta errekonozimendu apur bat merezi zuen. Zentzugabea da guztia pertsona bakar batek egin izanaren mitoa mantentzea".

Sithen mendekua filmerako, Hayden Christensenek, bigarren trilogian Anakinen papera egin zuenak jantzi zuen armajantzia Prowsen ordez. Baina Christensen Prowse baino baxuagoa zen, eta pespektiba engainagarri bat erabili zen Hayden Prowse bezain garai ikusarazteko: jantziak luzapenak zituen botetan eta kaskoan, eta Vader Palpatinen ondoan geldi agertzen den eskenetako batzuk perspektiba behartu bat erabiliz grabatu ziren.

Aktoreak, ahotsak eta bikoizketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hayden Christensen III. Atala: Sithen mendekuan.
  • David Prowse IV. Atala: Itxaropen berria, V. Atala: Inperioaren kontraerasoa eta VI. Atala: Jediaren itzulera ataletan

Ahotsak:

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Darth Vader Aldatu lotura Wikidatan