Star Wars

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Star Wars sagako filme bakoitzaren hasieran agertzen den logotipoa.

Star Wars (euskaraz Izarretako Gerra edo Izarretako Guda), George Lucas estatubatuar zuzendari eta ekoizleak sortutako zientzia-fikziozko film saga bat da.

Lehenbiziko trilogia Itxaropen Berria (1977), Inperioaren Kontraerasoa (1980) eta Jediaren Itzulera (1983) filmekin estreinatu zen, hortik aurrera film sailak ospea eta diru irabazi itzelak lortu zituen. Halaxe, Lucasi hainbat enpresaz osaturiko sekulako inperioa sortzeko aukera eman zion. Zinema enpresa horiek geroztiko zinema irauli zuten, batez ere efektu bereziei dagokionez.

Hurrengo urteetan, Star Wars unibertsoa hainbat eratara hedatuz joan zen (liburuak, komikiak, bideojokoak, rol eta mahai jokoak, eta abar). Lehenengo filmaren estreinaldia izan eta handik bi hamarkadara, aurrekoaren jarraipena zen beste trilogia bat estreinatu zen: Mamu Mehatxua (1999), Klonen Erasoa (2002) eta Sitharren Mendekua (2005) filmek osatua.

Star Wars-eko filmetan urruneko galaxia batean jedien (justizia eta ordenaren alde daudenak) eta sithen (Indarraren Alde Ilunan jausi direnak) arteko borroka kontatzen da. Lehenbiziko trilogian Luke Skywalker jediaren bidaia azaltzen zaigu, Indarra ezagutzen hasten denetik benetako jedi bat bihurtzen den arte, guzti hau Darth Vader sitharen eta inperioaren aurka borrokatzen duen bitartean.

Trilogia berrian, Darth Vaderen bizitza kontatzen da, Anakin deituriko ume bat izan zenetik, bere jauskera Indarraren Alde Ilunan gertatu arte.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.