Aurrekontu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kontabilitatean, aurrekontua epe jakin baterako diruaren sartu-irtenen aurrikuspen bat da, familia, enpresa edo gobernu batek egin beharreko jarduera ekonomiko bati buruz. Aurrekontuak erakusten dituen zenbatekoak informatiboak soilik izan daitezke edota epean zehar bete beharreko baldintzak, sartu-irtenei buruz, adieraz ditzake. Irteerak edo gastuak sarrerak baino handiagoak badira, defizit izango dela dela esaten da. Aitzitik, diru-sarrerak gastuak baino handiagoak badira, superavit izango dela adierazten da.

Aurrekontuak jarduera ekonomikoari dagozkion helburuak eta politikak zehazten laguntzen du, aurrekontuan barnehartzen diren proiektu ezberdinen artean atal ezberdinak osatuz eta lehentasunak ezarriz. Adibidez, udal batean datorren urterako diru-sarrerak txikiagoak izango direla aurreikusten bada aurrekontuan, murriztu beharreko gastuak zeintzuk izango diren erabaki beharko da aldi berean. Jarduera ekonomikoaren kontrolerako funtsezko tresna ere bada, errealitatean gertatzen diren sartu-irtenak aurrekontuak aurrikusitakoekin alderatuz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aurrekontu Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: aurrekontu .


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.