Autoglotonimo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskalkaldunek bere hizkuntzari emandako autoglotonimoa erro bakar baten aldaerak direla ematen du. Koldo Zuazoren mapa baten gainean 'euskara' autoglotonimoaren hainbat aldaera ikus daitezke.

Autoglotonimo esaten zaio herri batek bere hizkuntzari ematen dion izenari. Askotan, herri honek eta bere hizkuntzak daukaten harremanaren inguruko datu soziolinguistikoak atera daitezke hemendik, esaterako castellano / español bikotea gaztelaniaren kasuan, asturianu / llionés asturierari erreparatuz, edo valencià / català bezalako bikoteek egoera soziolinguistikoaren berri ematen dute.

Autoglotonimoa hiztunek bere hizkuntzari ematen dioten izenari esaten bazaio, kanpotarrek, auzotarren hizkuntza jakin bati ematen dioten izenari heteroglotonimoa esaten zaio[1].

Adibidea. 'Euskara' hitza autoglotonimoa da eta lekuan lekuko hitzaren aldaera guztiak ere bai. Bestalde, 'vasco, 'vascuence', 'basque' eta auzoko hizkuntzetan erabili diren izenak heteroglotonimoak dira.

Erreferentziak