Asturiera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Asturiera
Asturianu
Non mintzatzen den: Espainiar estatua 
Eskualdea: Asturias
Hiztunak: 550.000 (100.000 ama hizkuntza) 
Rankina: ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Hizkuntza erromanikoak
  Iberiar-erromanikoa
   Asturleonera
    Asturiera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: ez du
Erakunde araugilea: Academia de la Llingua Asturiana
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: -
ISO 639-2: ast
ISO 639-3:

 

Mapa llingua asturiana.svg
Asturieraren dialektoak eta, berde argiz, eonaviera.
 

Asturiera hizkuntza erromantzea da, "ibero-erromaniko" familiakoa. Era berean, asturleonera hizkuntza familia barnean kokatuta dago.

Hizkuntzak izen ugari hartzen ditu ohituraren arabera: Asturianu, Llingua asturiana edo Bable, azken hau askotan hizkuntza gutxiesteko erabili izan dena.

Estimazioen arabera, 550.000 bat lagunek hitz egiten dute Asturiasen (100.000k jatorrizko hizkuntza gisa dute).

Hiztunen geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturiasen hitz egiten da batez ere (mendebaldean galizierarekin oso nahasia, eonaviera edo Fala).

Leon, Zamora eta Salamancan mintzatzen dena Astur hizkuntza familiaren (asturleonera) dialekto berezitzat hartu ohi dira, leonera (llionés) izenarekin.

Extremadura eta Kantabriako zonalde batzuetan ere aldaera bereziak mintzatzen dira, hizkuntza beregaitzat ere hartzen badira ere: extremeñoa eta montañera.

Portugalgo ipar ekialdean, Miranda do Douro inguruan, berriz, izaera ofiziala duen mirandera hitz egiten da, leoneraren aldaera.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturiera hiru dialektotan banaturik dago (mendebaldekoa, erdialdekoa eta ekialdekoa) eta hauek, era berean, azpidialekto zenbaitetan.

Gainera, Llanes eta Ribadesellako tejeroek hizkera bat sortu zuten, xíriga izenekoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1639an Antón de Marirreguera apaizak argitaratutako "Pleitu ente Uviéu y Mérida poles cenices de Santolaya" liburua da lehenengoa asturieraz egindakoa.
  • 1901ean "Ixuxú" astekariaren lehen alea kaleratu zuten.
  • 1974tik abiatu zen "Surdimientu" ("Pizkundea") izeneko mugimendu kulturala, Francoren azkeneko urteetan eta Conceyu Bable elkartearen sorrerak bultzaturik.
  • 1997ko uztailaren 4an Bimeneseko udalerriak hizkuntzaren ofizialtasuna aldarrikatu zuen, horrelakorik egiten lehenengo herri asturiar bihurtuz. Honek eragin izan zuen beste herri batzuk, bata bestearen atzetik, gauza bera egitea: Morcin, Castrillon, Caso, Teverga, Laviana, Langreo eta Llanera. Ofizialki, Printzerriko epaitegi nagusiak bertan behera laga zituen aldarrikapenak, baina Bimenesen ordutik urtero ospatzen dute "Fiesta de la Oficialidá" jai-eguna.

Estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturiera eta gaztelaniazko seinale elebiduna.

Historikoki asturiera ez da hizkuntza onartua izan eta, askotan, espainieraren dialektotzat hartu dute zenbaitek.

Gaur egun, Asturiasko Printzerriko Autonomia Estatutuko 4. artikuluaren arabera babestua dago, baina koofizialtasun izaerarik gabe.

Gaztela eta Leonen leonerak ez du inongo errekonozimendurik, Leongo Unibertsitatean (kurtso bat eskaintzen da) eta Leon nahiz Zamorako udal batzuen aldetik ez bada.

Portugalen, Miranda do Douroko aldaera den mirandesa ofiziala da portugesarekin batera.

Mirandesak ahozkotasun ezaugarri eta idazketa-arau propioak ditu eta leonerarekin erlazionatu ohi da. Asturiera, hala ere, erdialdeko dialektoan oinarrituz idatzi ohi da. Asturieraren gramatika, hiztegia eta ortografia arauak dialekto horretan oinarritzen diren bitartean, mirandesak grafia portugaldarraren eragina du.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Asturierazko literatura»

Gaspar Melchor de Jovellanos ilustratua izan zen bultzatzaile handienetarikoa garai hartan, Josefa arreba izanda nabarmentzeko lehen emakumea.

XIX. mendekoak aipatzekoak dira Xosé Caveda y Nava, Xuan María Acebal eta Teodoro Cuesta poetak eta, agian hauen guztien gainetik, Fernán Coronas.

Egile garaikideen artean, Manuel Asur eta Xuan Bello azpimarratuko ditugu.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Llan de Cubel, Dixebra eta Xera taldeak aipatzekoak dira, folk musika arloan.

Erakunde eta elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Academia de la Llingua Asturiana erakundeak hizkuntza arautzen du 1980tik.

Beste alde batetik, Xunta Pola Defensa de la Llingua Asturiana eta Conceyu Abiertu pola Oficialidá taldeak ofizialtasunaren aldeko aldarria zabaltzen ari dira azken aldiotan.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asturiera Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: asturiera .
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.