Balmoral gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Balmoral gaztelua
Balmoral Castle, Scotland.jpg

Balmoral gaztelua

Herria Aberdeenshire
Koordenatuak 57°02′23″N 3°13′53″W / 57.03972°N 3.23139°W / 57.03972; -3.23139Koordenatuak: 57°02′23″N 3°13′53″W / 57.03972°N 3.23139°W / 57.03972; -3.23139
Herrialdea  Eskozia
Garaia Sir William Drummondek 1390ean eraikia
Balmoral gaztelua is located in Eskozia
Balmoral gaztelua

Balmoral gaztelua (ingelesez Balmoral Castle) Eskoziako Aberdeenshire konderrian kokatutako etxaleku erraldoi bat da. Victoria I.a Ingalaterrakoaren erregetzan zehar erret egoitza bilakatu zen.

[aldatu] Historia

1390an William Drummonden agindupean gaztelua eraikitzen hasi ziren. Robert II.a Eskoziakoaren jabego izan zen, inguruko eremuan ehizagune bat zuelarik. Beranduago XV. mendean Huntlyko markesaren seme zen Alexander Gordoni saldua izan zen. 1662. urterarte famili horren jabego izan zen, orduan Farquarsoni saldua izan zen. Familiari Balmoralgo markesen titulua eskaini zitzaion, etxalekua 1798an saldu zen arte. Gaztelua George IV. Ingalaterrakoaren koroaketan buru-belarri sarturik egon zen. Arkitektur lan bikaina da.

[aldatu] Erret Egoitza

Gaur egun Balmoral Elisabet I.a Ingalaterrakoa eta Edinburgheko Dukearen udako egoitza izateagatik ezagutzen da. 1848an gaztelua erret egoitza bilakatu zen, gaur egungo erreginaren herenamona zen Victoria I.a Erreginak alokatu zuenean. Etxalekua hainbeste gustatu zitzaienez 30 mila liberarengatik erostea erabaki zuten. Erreginaren bikotea zen Albert Sajonia-Coburgo-Gotha Printzeak berehala XV. mendekoa zen gazteluaren handitze eta erreginaren beharretarako egokitze lanei ekin zien.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Balmoral gaztelua
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak