Basseterre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Saint Kitts eta Nevisko hiriburuari buruzkoa da; Guadalupeko hiriburuari buruzkoa ikusteko Basse-Terre.

Basseterre

Izen ofiziala City of Basseterre
Estatua Saint Kitts eta NevisSaint Kitts eta Nevis
Parrokia Saint George Basseterre
Koordenatuak

17°18′N 62°44′W / 17.300°N 62.733°W / 17.300; -62.733Koordenatuak: 17°18′N 62°44′W / 17.300°N 62.733°W / 17.300; -62.733

Basseterre non dagoen adierazten duen Saint Kitts eta Nevis-ko/-go/-eko mapa
Basseterre
Eremua 6,1 km²
Garaiera 15 m
Biztanleria 15.500 bizt. (2005)
Dentsitatea 2.540,98 bizt./km²
Sorrera 1627

Basseterre 15500 biztanleekin Saint Kitts eta Nevisko hiriburu eta hiri populatuena da. Geografikoki, Basseterreko kaia Saint Kitts irlaren Hegomendebaldeko kostan dago kokatua eta Leeward Uharteetako biltegi komertzial nagusienetakoa da. Hiria Saint George Basseterreko parrokian eta Saint Peter Basseterreko parrokiaren hegoaldean dago.

Basseterre Karibe ekialdeko herri zaharrenen artean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basseterre 1627an eratu zuten frantsesek, Sieur Pierre Belain d'Esnambuc pean. San Christophe kolonia frantsesaren hiriburu bezala erabiltzen zen; kolonia hau Saint Kitts uhartearen iparralde eta hegoaldea hartzen zituen (irlaren erdi partea Britainiarrei zegokien). Philippe de Longviliers de Poincy Saint Kittseko gobernadore frantsesa izendatu zutenean 1639an, herria kai handi eta arrakastatsu batean bilakatu zen, Karibe ekialdeko merkataritza eta kolonizazioa agintzen zuena. Orduan De Poincyk Mendebaldeko Indien frantses kolonia osoaren hiriburu izendatu zuen Basseterre; Kolonia honek Guadalupe eta Martinika irlak hartzen zituen bere baitan eta Basseterre halako egoeran mantendu zen De Poincyren heriotzera arte, 1660an. Herria San Kitts irla osoaren hiriburu izendatu zuten 1727an, Frantsesak kanporatu eta ingelesek uharte osoaren kontrolatu zutenean.

Basseterreko herriak karibeko hiriburuen historio tragikoenetakoa dauka; hainbat aldiz suntsitua izan zen gerra kolonial, sute, lurrikar, uholde, istilu eta urakanen ondorioz. Hala eta guztiz ere, errestauraturiko hainbat eraikin daude Basseterreko alde zaharrean.

Basseterre Saint Kittseko komertzio eta industria gune garrantzitsuena da. Herrialdeko sarrera portu nagusia ere bada, bai itsaso zein hegazkin bidaientzat; errepide zein tren bidezko transportean ere nodo garrantzitsua da. Gobernu fedelararen administrazio eraikinak bertan daude (Nevis irlarenak Charlestonen daude). Karibe Ekialdeko Banku Zentralaren eta eskualdeko beste erakunde finantzieroen egoitza nagusia ere bertan dira.

Nahiz eta txikia izan, Basseterre Karibeko beste edozein herriren ahalmena izatea erakutsi du. Herriak Carifesta VII (Karibeko Artearen Festibala) hartu zuen bere baitan 2000. urtean, bere tamaina biderkatzen zuten herrien aurretik. Herria munduko herrialderik indartsuenari ere, Ameriketako Estatu Batuei, gailendu zitzaion 2007ko Munduko Cricket Koparen partiduak bertan jokatu zitezen. Warner Park Sporting kiroldegia izan zen txapelketako lehen txandaren norgehiagokak jokatzeko lekua eta horrela Saint Kitts eta Nevis Munduko Kopa bat hartzen zuen munduko herrialderik txikiena bilakatu zen.

Basseterre eta bere inguruetan badira jabe Amerikarreko mediku eskolak (Windsor Univertsitatea kasu). Robert Rossek eratutako prestigiozko bi erakunde mediku ere bertan daude: Ross Albaitaritza Medizinaren Eskola Unibertsitarioa eta Erizainen Nazioarteko Unibertsitatea. Lau eskola daude herrian, bi publiko eta bi pribatu.


Basseterre
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basseterre Aldatu lotura Wikidatan