Begoña Torres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begoña Torres

Bizitza
JaiotzaMadril, XX. mendea
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkultura-kudeatzailea

Begoña Torres González (Madril, Madrilgo Erkidegoa, XX. mendea) madrildar kultur kudeatzailea da. 1994an «Marqués de Lozoya» Kultura Ikerketako Saria jaso zuen.

1997tik 2010era Madrilgo Erromantizismo Museoko zuzendaria izan zen. Planifikazioan eta kudeaketan aditua da. Erakunde publikoetatik Espainiako eta Latinoamerikako kultura-ondarea eta arte garaikidea zaintzen jardun du.[1][2] 2010ean, bere zuzendaritzapean, Madrilgo La Tabacalerako eraikin zaharra egokitu zen, arte garaikideko erakusketak programatzeko, batez ere Espainiako artistak ikusarazteko eta sustatzeko 2020. urtera arte. 2021eko martxoan, Madrilgo Lázaro Galdiano Museoko zuzendari izendatu zuten.[3][4][5][6]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen jaio zen otsailaren 19an. Torres Artearen Historian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Karrera amaieran Sari Berezia jaso zuen. 1986az geroztik, Museoetako Kontserbatzaileen Kidegokoa da eta 1994an «Marqués de Lozoya» Kultura Ikerketako Saria jaso zuen. Museologiari eta museografiari eta XIX.mendeko azterketari buruzko gaietan aditua da, eta artikulu eta monografiak argitaratu ditu.[7] 1997an Madrilgo Museo Erromantikoko zuzendari lanetan jardun zuen 2012ra arte, Kultura Ministerioko Arte Ederrak Sustatzeko zuzendariorde nagusi izendatu zuten arte.[2][8]

Erromatizismoaren Museoko zuzendaria izan zen garaian, Torres Gonzalezek museoko edukiak bultzatu zituen, esperientzia bat eman eta museoa osatzen duen aldi historikora hurbiltzeko. Horretarako, gazteen arreta erakartzeko ekimenak sustatu zituen, iragana orainarekin bateratzeko asmoz.[8][9][10][11]

2010etik 2020ra bitartean, Kultura eta Kirol Ministerioko Arte Ederrak Sustatzeko zuzendariorde nagusia eta Madrilgo Tabacalera Zentroko zuzendaria izan da. 2020ko martxoaz geroztik, Kultura eta Kirol Ministerioko Ondare Historikoaren Erregistro eta Dokumentazioaren zuzendariorde nagusia izan da.

Tabacalera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide profesionalean eta 2010az geroztik Kultura Ministerioaren Arte Ederren Sustapenean duen posiziotik, Espainiako arte garaikidea sustatu du emakume artisten lana alde batera utzi gabe, eta hainbat gune zuzendu ditu, besteak beste, Madrilgo Tabako Fabrika Zaharrean dagoen La Tabacalera eraikin zaharra. Antzinako tabako-fabrikako pabiloi hauetan, aldi baterako erakusketen eta argazkigintzaren, arte garaikidearen eta ikusizko arteen inguruko jardueren programa iraunkorrak garatzen dira.[12] Tabako Fabrikako espazio horretan, 2.000 metro baino gehiago hartzen dituzte pabiloiek, "La Principal Tabacalera" izeneko aretoak daude, atzera begirako erakusketetarako gunea, edo adin ertaineko artisten erakusketa tematiko handiak, espainiarrak zein latinoamerikarrak gaindituta. Besteak beste, hauexek daude: Concha Jerez José Igesekin, Cecilia Paredes, Marisa González, Francisco Ruiz Infante Olga Mesarekin, Pilar Albarracín, Juan Hidalgo, Susy Gómez, etab.

Tabacalerako beste espazio bat "La Fragua" izenekoa da, artista gazteen proposamenei eskainitako gunea.[13][14] Zenbait erakusketa komisariatu ditu, hala nola, Amparo Garrido artistaren 2012. urteko La Fragua de Tabacalerako aretoetan, "Tiergarten, un jardín romántico alemán/Tiergarten, lorategi erromantiko alemaniarra" izenburupean; areto berean, Raul Urbinaren erakusketa, 2013. urtean: "Chicago, Impediré que el viento salga/Chicago, Eragotziko dut haizea ateratzea" [15] edo Rosa Rubio artistarena "Lo que veo, lo que ven/Ikusten dudana, ikusten dutena" , 2016. urtean.[16][17]

Gainera, leku bereko beste leku batzuetan, 2012an Oral Memories izeneko programa egiten da. Artista berriei eta karrera erdiko artistei egindako elkarrizketak biltzen ditu, uneko artistei ahotsa emateko, bai Espainian bai nazioartean. Proiektua erakunde, komisario, bildumagile eta ikertzaileentzako datu-baseko tresna gisa sortu zen. Bertan, elkarrizketak egiten dira zortzi minutuko ikus-entzunezko formatuan eta edizio elebidunean, eta artista bakoitzak bere ikuspegi estetiko-kontzeptualak azaltzen ditu. Artista bakoitzak Oral Memories-en du bere lekua. Bertan, elkarrizketak, bere proiektu garrantzitsuenen irudiak eta artistari buruzko informazio osagarria (webgunea, curriculuma eta kontaktua) biltzen dira, profil osoa osatzeko. 2016. urtean 71 artista bazeuden on line plataforma horretan. [18]

Tabako Fabrikako beste pabiloi batzuetan, gehienetan denbora errealean erakusten ari diren artistek (esaterako, Foto-Performance hedatuaren tailerra, gaueko argazkigintza tailerra, De lo sublime y heterodoxo Sormen Laboratorio Editoril delakoa) ematen dituzten lantegiak sortzea sustatzen du Torresek.[19]

Torresek Tabacaleraren eraikinean egindako beste proiektu bat da hirian presentzia hartzea, eraikinaren perimetroko tapian esku-hartze artistikoen bidez. Hiri-artearen proiektuari muros tabacalera deritzo.[12]

Epaimahaikide izan da, besteak beste, Sari Nazionalak emateko.[2][20]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitalpen monografikoen bidez, Sorolla eta Fortuny bezalako nazioarteko artista espainiarrak xehetasunez ezagutzen lagundu du.[21][2][22]

  • Sorolla - La Magia de la Luz. Editorial LIBSA , S.A. 2004. ISBN 978-84-662-1040-9. Liburu horretan Torresek margolariaren estetika eta bilakaera aztertzen ditu kronologia zehatz batean.[21] Agortu ondoren, argitaletxe berak argitaratu zuen 2006an, 2015ean eta 2017an.[23]
  • Fortuny: un mundo en miniatura. Editorial LIBSA, S.A. 2007. ISBN 978-84-662-1492-6 . :Espainiako pinturan errealismoaren aitzindari den margolari katalanaren lan monografikoa

Besteak beste, Selección del Gabinete de Estampas del Museo del Romanticismo/Erromantizismoaren Museoko Estanpa Kabinetearen Hautaketa, José Ibáñez Álvarezekin batera 1999. urtean argitaratutakoa, eta beste lan batzuk:[24]

  • La Guerra de la Independencia: una visión desde el romanticismo. egoviako Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea. Gizarte eta Kultura Ekintza. 2008. ISBN 978-84-92432-05-9
  • Larra, XIX cajas. Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministerioa. Kultura arloa. 2010. ISBN 978-84-8181-462-0
  • Museo del Romanticismo: guía breve. Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministerioa. Kultura arloa. 2009. ISBN 978-84-8181-413-2

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Karrera Amaierako Sari Berezia
  • Doktoretza-tesiaren sari berezia
  • Kultur Ikerketarako Marqués de Lozoya saria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Confirmados los miembros de la Junta y Comisión de Valoración» Revista de Arte - Logopress 8 de mayo de 2011.
  2. a b c d ARTEINFORMADO. (20140603). Tabacalera Promoción del Arte. Centro y salas de exposiciones | ARTEINFORMADO. .
  3. «Begoña Torres dirigirá el Museo Lázaro Galdiano» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas 2021-03-24.
  4. «Begoña Torres, nueva directora del Museo Lázaro Galdiano» hoyesarte.com 2021-03-24.
  5. EXIT noticias. .
  6. ARTEINFORMADO. (20140603). «Actividad profesional de Begoña Torres González» ARTEINFORMADO.
  7. Begoña Torres González. Fundación Dialnet.
  8. a b «Algunas consideraciones acerca del nuevo Museo Nacional del Romanticismo» www.mecd.gob.es.
  9. País, Ediciones El. (22 de septiembre de 2010). Reportaje | Larra para fetichistas. .
  10. «Un renovado Museo del Romanticismo abre sus puertas en Madrid» www.elcultural.com.
  11. Un renovado Museo del Romanticismo abre sus puertas en Madrid. Noticias de Cultura. .
  12. a b IntraMuros en Tabacalera: el arte urbano habla. .
  13. Tabacalera Promoción del Arte. .
  14. «Promoción del Arte - Archivo Visual de Exposiciones» www.archivovisualdeexposiciones.es.
  15. «Chicago : impediré que el viento salga : [del 14 de junio al 25 de agosto, Tabacalera, Espacio Promoción del Arte, Madrid, sala La Fragua /Raúl Urbina ; [comisarios, Begoña Torres, Antonio J. Sánchez Luengo ; imágenes y texto, Raúl Urbina]»] www.macba.cat.
  16. Rosa Rubio, entre lo terrestre y lo celestial. 5 de julio de 2016.
  17. «Rosa Rubio. Lo que veo, lo que ven. Promoción del Arte» www.promociondelarte.com.
  18. «Oral Memories. Promoción del Arte» www.promociondelarte.com.
  19. «Laboratorio de Creación Editorial 'De lo sublime y heterodoxo'. Promoción del Arte» www.promociondelarte.com.
  20. «como vicepresidenta ha actuado Begoña Torres González Archivos - | MAKMA» | MAKMA.
  21. a b «Sorolla - La Magia De La Luz. Begoña Torres González. Elkar.eus» www.elkar.eus.
  22. «Fortuny - Un Mundo En Miniatura. Begoña Torres. Elkar.eus» www.elkar.eus.
  23. Base de datos de libros editados en España. .
  24. Selección del Gabinete de Estampas del Museo Romántico - catálogo de la exposición - Museo Romántico. OCLC .46667105.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]