Being John Malkovich

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:06, 22 urtarrila 2016

Being John Malkovich (euskaraz John Malkovich Izaten) 1999ko Spike Jonze estatubatuar zinema zuzendiaren umore beltzezko fantasia filma bat da. John Cusack, Cameron Diaz, Catherine Keener, Orson Bean, Mary Kay Place eta John Malkovich aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Craig Schwartzen (John Cusack) bizitza garai baten amaierara iristen ari da. Craig kalean lan egin ohi dun talentu handiko txontxongilaria da, baina bere bizitzak inongo zentzurik ez duenaren sentipena du. New York asko aldatu da eta jada jendeak bere txontxongiloei ez dio jaramon handiegirik egiten. Lotterekin (Cameron Diaz) hamar urtez ezkondua daramazki, emazteak animali denda batean behar egiten du eta bere lanarekin obsesionatua dago. Etsipenak jota, Manhattango konpainia batean artxibozain lanean hasiko da, han Maxine (Catherine Keener) lankidearengatik erakarpena sentituko du, baina hark hasieran galtzailetzat hartuko du. Craigek lan egiten duen bulegotik hurbil, ezkutuko pasaleku bat topatuko du, bertan sartu ezkero John Malkovichen garunean sartu eta minutu labur batzueta aktorearen gogoan eta egunerokotasunean barneratuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak